« Ezer ez da dirudiena | Egiantzeko Imanol (eta gure banitatearen sutzarra) »
Hadji-Murat / Lev Tolstoi (Josu Zabaleta) / Meettok, 2017
Hadji-Murat Ekaitz Zabala Iturbe / Begitu, 2019-01-02
XIX. mendearen erdialdea, errusiar inperioa Kaukasoko lurraldeak (Txetxenia, Txerkesia, Dagestan, Osetia…) bereganatzen dabil, baina bertako biztanleak behin eta barriro matxinatzen dira inbaditzaileak kanporatzeko. Matxinoen artean bat nabarmentzen da: Hadji Murat tartariarra, gudari ausarta eta gerrillari trebea. Halanda be, bere buruzagiak, Shamil Imam-ak, gorroto dau, bien arteko kontu zaharrengaitik, eta familia preso hartzean deutso. Orduan, Hadji Murat errusiarretara pasauko da, honeek bere familia askatzen lagunduko deutsielakoan.
Lev Tolstoi benetako gertaeretan oinarritu zan bere azken eleberria izango zana idazteko; Kaukasora bidalitako ofizial gazte bat zan Hadji Murat errusiarretara pasau zanean, eta hau berau personalki ezetu ez baeban be, liburuan agertzen diran beste personajeetako asko bai. Liburuari abentura eleberri klasikoen usaina darion arren, hori baino gehiago, gizarte baten espilu da. Horretarako, Tolstoi-k, Hadji Muraten kontuan parte hartzean daben personaje guztiak erretratetan dauz, zertzelada fin eta zehatzakaz, soldadu apalenetik Errusiako Tsar Inperialera, tartean, tartariar gudaria (hilik nahiz bizirik) trofeo moduan erabili gura daben ofizial eta diplomatiko guztietatik igarota. Digresinoak be erabilten dauz helburu honegaz; esate baterako, atal oso bat eskaintzen deutso hildako soldadu gizajo baten familia nekazariaren bizimodu xumea azaltzeari. Baina horrek kontakizuna ahuldu beharrean, indartu egiten dau, holan, beste askoren artean bat gehiago zan soldadu xehe honen heriotzak, beste dimensino bat hartzean dau-eta, handik milaka kilometrora, edurrez inguratutako etxola miserable baten, eragingo daben samin eta galera ulertzen dogunean.
Hau liburuau klasikoa dan arren, idazleak ikuspuntu modernoak erakusten dauz: gerra pasarteak erabat desmitifikatzaileak dira, esate baterako, ziurrenik, Tolstoi gaztetan Krimeako gerran ibilia zalako (Sebastopolen setioan), eta horrenbestez, errelato ofizalen loria arranditsuaren azpian ostentzen dan miseria gordina ezagutzen ebalako; eta Kaukasoko herri kolonizauak, basati legez agertu beharrean, bere sasoiko idazleak egiten eben moduan, honeen ikuspuntua erakusteko ahalegina egiten dau, kolonizazinoaren justifikazinoa bera (kolonizazinoak beti justifiketan dira herri basatiak zibilizetearen atxakiatan) ezbaian jarriz. Baina zer edo zerk egiten badau liburu hau gaur egungoa, hori zera da, gizabanakoa sistema politiko ustelduaren aurrean ipinteko modua. Azken batean, hori da-eta Hadji Murat-en tragediaren iturria, berau gizon prestu eta ausarta dan arren, erdipurdikoak diran gizonen interesen amaraunean harrapatuta dagoala.
Hau guztia, Tolstoik, modu sinple eta naturalenean kontetan dau, diskursorik egin barik, prosa argi eta gardenaz. Testuak esfortzu barik egindakoa dirudi, baina hori irudipen faltsua da; estilo aratz hori lan gogorraren ondorio da. Liburu hau hamar bider idatzi eban oso-osorik, hasikeratik amaieraraino, bersino bakotxa aurrekoa baino depuraduagoa eginez, idaztearen artifizioa guztiz ikusezin bihurtu arte. Holan forjau eta tenplatzen dira klasikoak.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres