kritiken hemeroteka

8.662 kritika

« | »

Laranja mekanikoa / Anthony Burgess (Ion Olano Carlos) / Meettok, 2018

Bortizkeriaren inguruan Javier Rojo / El Correo, 2019-03-30

Anthony Burgess-ek 60ko hamarkadan argitaratutako “Laranja mekanikoa” (“A Clockwork Orange”) agertu da euskaratuta, eta aitortu behar dut jakin-minez irakurri dudala. Jakin-minaren arrazoia hirukoitza izan da. Lehenengo eta behin, ikusi nahi nuen itzultzailea nola moldatzen zen jatorrizko bertsioan ageri zen hizkera berezi hura (idazleak “nadsat” izena eman ziona) euskaraz emateko. Eta alde horretatik begiratuta, itzultzailea, Ion Olano Carlos alegia, bikain aritu dela esan behar da. Egia da hasieran zaila suertatu daitekeela, baina pazientzia eta ahalegin pixka batekin (eta nobelaren ondoren agertzen den hiztegia lagun), oztopoa dirudiena atsegin estetikoaren iturri ere bihur daiteke aurrera jo ahala. Bestalde, itzultzaileak oharrak ere gaineratu ditu amaieran, baina kasu batzuetan ez zait oso argi geratu zein izan den ohar horiek jartzeko irizpide nagusia. Tira, edonola ere, informazio bitxia eskaintzen da haietan. Jakin-mina izateko bigarren arrazoia izan da egiaztatzea ea idazlan honek bere garaian utzi zidan inpresioa mantentzen zen ala ez. Eta honetan pixka bat dezepzionatuta geratu naiz: oroitzapenean gordetzen nuen irudi hura (liburu apurtzailea, kritikoa, “modernoa” eta abar) ez da halako moduan berritu.

Gaur eguneko begiekin irakurrita, tesi nobela iruditu zait hemen kontatzen dena. Indarkeria eta honen aurka egiteko bideak; etikaren papera, gizakiak ongiaren eta gaizkiaren artean erabaki ezin duenean…: argumentua bideratzen duten hariak idazleak planteatu nahi dituen ideion menpean daude oso, eta gertakari zehatzak batzuetan behartuegi dirudite. Hori nabarmena geratzen da nobelaren amaieran, azken kapitulu harrigarri eta neurri batean absurdo horrekin.

Eta hirugarrenez, Kubrick-ek egindako filma dago, jakina, oso pop atera zitzaiona. Tesi nobelei askotan darien planteamendu arranditsuegia kentzen bazaio liburuari, edo horri kasurik egiten ez bazaio, irakurlea diskurtsoan besterik gabe murgiltzen bada alegia, irakurketa dibertigarria izan daiteke, liburuak umore beltza ere ez baitu falta. Eta gainera, euskal bertsio honek Harkaitz Canoren epilogo bat ere badakar, eta hori beti da interesgarri.

Azken kritikak

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak