« Bi ahoko labana | Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak »
Erreka haizea / Sonia González / Susa, 2018
Heriominak Iratxe Retolaza / Argia, 2018-11-11
Hamarkada luze baten ondoren Sonia Gonzalez idazleak hitza hartu du, oraingoan saiakera-eran. Hala dio Erreka haizea-n: “Zergatik utzia nion idazteari galdetu ohi zidaten. Inork gutxik ulertu ahal zuen ezin niola literaturari barkatu errealitateaz sendatu ez izana”. Hartara, fikziotik eta literatur adierazpideetatik urruntzeko asmoz, saiakeraren diskurtsora hurbildu da, baita lekukotza pertsonalera ere. Erreka haizea-n, beraz, pentsamenduak, lekukotzak eta ametsak bildu ditu Gonzalezek, testu laburretan gorpuztuak, errealitate-minak adierazteko. Diskurtso-molde ezberdinak erabilita, maila berean kokatu ditu gogoetak, emozioak zein ametsak, errealitatea antzemateko eta ulertzeko hirurak gako direla iradokita.
Esan gabekoei edo esan ezin direnei ahotsa jartzeko asmoa nabari da. Bere buruaz beste egiteko gogoa izan duela adierazten du idazleak, eta esperientzia horri tira eginda, Mendebaldeko tabuetariko batek zeharkatzen du liburua: suizidioa. Halaber, beste hainbat gai ere jorratzen dira, nola edo hala buruaz beste egiteko nahiarekin harremana badutenak: ezerezaren gosea, galerak eta barne-minak, botere-harremanak, genero-zapalkuntzak, erruak eta damuak, sufrikarioaren kultura, eta abar. Kezka horiek guztiak ez ditu hari berean josi, gairik gai saltoka baitabil saiakeran zehar, baina elkarri oihartzun egiten diete testuek, eta batasuna nabari da mundu-ikuskeran, tonuan zein giroan. Ideia eta gogoeta batzuk errepikakorrak egiten dira liburuan zehar, baina, errepikapenak baliagarri dira testuen arteko loturak egiteko.
Literaturak ere presentzia handia du saiakera honetan. Besteak beste, bere buruaz beste egin duten idazleak dakartza gogora (Virginia Woolf, Alfonsina Storni, Anne Sexton, Sylvia Plath…), nolabait ispilu zaizkionak. Ildo horretatik, idazketaren zein suizidioaren arteko hartu-emanez gogoeta egiten du, baita literaturaren ahalmenez zein gabeziez ere. Poemak ere biltzen ditu hausnarketetara, idatzitakoaren eta gertatutakoaren arteko arrakalak azalerazteko asmoz. Politikoki zuzenaren garaiotan, eskertzekoa da zaurietara, zulo ilunetara, zitalkerietara zein botere-nahikerietara zintzotasunez hurbiltzea.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera