« Txiki-txiki-txikia | Haizeak lore hautsa darabil »
Zorrotz begiratutako trenak / Bohumil Hrabal (Fernando Rey) / Alberdania / Elkar, 2002
Trenak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-03-23
Bohumil Hrabal Brnon jaio zen, Moravian, 1914an, Lehen Mundu gerra piztu zen urtean. Pragan hil zen 1977an. Oraindik bizirik balego, gure aitaren adina izango luke. Nik oso maitea dudan idazlea da Hrabal, ez gure aita jaio zen urte berean jaio zelako, ez, idazle atsegin, alai eta umore handikoa delako baizik. Ez dakit nori irakurri diodan umorea egitea oso serioa dela, eta ez zaiola halako lanik edozeini eman behar. Dena dela, umore klase asko dago, baina, nire iritzian, bitan bana daitezke umore klase guztiak: umore sanoa batetik, eta umore gaiztoa bestetik. Azken hau, umore gaiztoa alegia, umoregabeko zerbait bihur daiteke, zerbait iraingarri, graziarik batere ez duen zerbait. Txiste askorekin gertatzen den kontua da. Norbaitek taberna batean kontatzen du halakorik eta, jendeak barrez egin beharrean, negar egiten du, negargarriak izaten direlako askotan tabernetan kontatutako txisteak. Tabernak aipatu ditudanez, ezin aipatzeke utzi Bohumil Hrabalen tabernazaletasuna.
Zaletasun hori idazle askok barnean daramaten zera da, eta beste idazle askok kanpoan ere badaramatena, halako moldez non idazle bat kalean paseatzen ari dela ikusita, jakin baitaiteke tabernazaletasunik ote duen barnean ala, bestela, kanpoan. Bohumil Hrabali, hari buruzko biografia ederra irakurrita, barnean eta kanpoan antzematen zitzaion tabernazaletasuna, ez alferrik ordu asko pasatu zituen bere bizitza luzean tabernak aztertzen, tabernak arakatzen, tabernak ezagutzen eta, azkenik, bat aukeratu zuen egoitzatzat. Izan ere, Bohumil Hrabalek taberna batean idazten zuen eta horregatik, seguru asko, dute haren liburuen taberna-zulo usaina, taberna-zulo kerua, taberna-zulo izaera, eta hori erraz antzematen da haren liburuetan. Esaterako, Fernando Reyk bikain itzuli duen lan honetan. Bigarren Mundu Gerrako kontuak dira, trenei eta geltokiei buruzko kontuak, baina horretaz gainera edo horrekin batera tabernetan sartuta bizi diren pertsonaiak daude, pertsonaia atseginak, heroiak, nire iritzian.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi