kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Zaldi mamarroa / Ekaitz Goienetxea / Elkar, 2018

Galdutako belaunaldia Javier Rojo / El Correo, 2018-03-30

Ekaitz Goienetxea esperientziarik gabeko idazlea ez bada ere, “Zaldi mamarroa” argitara eman duen lehenengo nobela du. Eta lan honen emaitza ikusita, jarraitu beharreko idazle moduan aurkezten zaigu Goienetxea. Nobela honetan azaltzen den argumentuan drogak galdutako belaunaldiaren kronika plazaratzen da. Izan ere, 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren lehenengo urteetan heroinara engantxatuta geratutakoen ibilbidea eraikitzen da idazlan honetan. Horretarako, bi espazio ageri dira: Herria (arrantzale herri bat, nobelan izenik ematen ez zaiona, baina erraz xamar identifika daitekeena) eta Uria kontrajartzen dira. Herrian bizi diren gazteak nora ezean dabiltza eta drogan, heroinan, aurkitzen dute ihesbidea. Topiko eman dezake honek, eta idazleak topiko horren atzean dagoena azaltzen du, gertakariek pertsonaia zehatz batzuengan izan zuten garrantzian zentratuta. Nobelan elkar erlazionatuta dauden pertsonaien bidez sortutako mosaikoa aurkeztuta, Herri horretan belaunaldi oso bat nola galdu zen azaltzen zaigu. Eta gaiak alderdi asko dituenez, ikuspuntuak ere anitzak dira.

Hor ageri dira belaunaldi horretatik bizirik gelditzen diren apurrak, urteak pasatu ondoren bizitza normala, ahal duten neurrian, eraman nahirik, droga aspaldiko kontua bada ere, haren ondorioak (hiesa) betiko baitira. Hor ageri dira bidean hildakoak eta hauen oroitzapena, izan zitekeenaren oihartzun moduan. Eta batez ere hor gelditzen da gurasoen (batez ere amen) sufrimendua, seme-alabak inora gabeko bidaia horretatik askatu nahirik ahaleginean, zer egin behar zen oso argi ez zekitelarik, baina edonola ere, zerbait egin behar zela konbentzituta. Liburuaren atal bakoitzean mosaiko hori osatzen duten teseletako bat ageri zaigu, bere argi-ilunekin eta kontraesanekin. Istorioa denboraren perspektibarekin kontatuta dago, “gaurtik” alegia, eta honek minaren ertzak bigundu eta nostalgia puntu bat ere ematen dio narrazioari, hori bai, sentimentalkeriarik eta harrabotsik gabe.

Etengabeko festa zirudien garai horrek heriotza zuen amaieran, protagonistak bere momentuan ohartu ez arren, eta tragedia hori kontatzen digu Goienetxeak.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak