« Hamaika destituitzaile behar, eta abar | Eleberri giristinoa (eta gehiago) »
Hadji-Murat / Lev Tolstoi (Josu Zabaleta) / Meettok, 2017
Erresistentzia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2018-01-20
“Hadji-Murat” Lev Tolstoik idatzi zuen azken idazlanetako bat izan zen, idazlea hil ondoren argitaratua. Beste edozein egileren eskuetan liburu honetan kontatzen dena abentura nobela bihurtuta agertuko zen, baina Tolstoiren eskuetan gaia bestelako zertzeladaz horniturik dago. Izan ere, nobela honetan kontatzen den argumentua XIX. mendearen erdialdean kokatzen da. Errusiako inperioak Kaukaso aldean aurrera zeraman hedatze-gerran. Txetxeniarren buruzagietako bat da Hadji-Murat, nobelari izenburua emateko balio duen pertsonaia ia mitikoa. Edonola ere, irakurleak pentsatzen badu pertsonaia horren biografia-edo eskainiko zaiola liburuan, oker dago. Pertsonaiaren bizitzaren atal oso zehatzean oinarritzen da argumentua, istorioa Hadji-Murat eta bere jarraitzaile batzuk Shamil bertako buruzagi nagusiarengandik ihesi eta errusoengana doazenean hasten da-eta. Desertzio bat, itxuraz, besteen alderdira pasatzeko, Shamil eta Hadji-Muraten arteko ikusezina nabarmena baita.
Tolstoik, dena dela, gertakari horiek erabiltzen ditu beste gauza batzuk adierazteko, besteak beste, Kaukasoko gerretan agintari zeuden errusoak kritikatzeko. Aristokraziako kide hauek helburu bakarra zuten, tsarraren aurrean nabarmentzea haren sariak jasotzeko. Eta hori helburu zelarik, antolatzen dituzte gerra ekintzak. Iruzur handi batean mugitzen dira, txosten faltsuak-eta bidaltzen, tsarraren asmoa beren nahietara mugitzeko. Bestalde, tsarra bera egolatra kapritxoso baten moduan presentatuta dago, errealitatearekiko inolako erlaziorik gabe. Hauen aurrean soldadu soilak daude, jopu moduan erabiltzen dituztenak, eta Hadji-Murat eta txetxeniarrak.
Tolstoik kontakizunean ez du ia iritzirik ematen, nahikoa du egoerak aurkeztea. Eta miresmen puntu bat dago Hadji-Muraten aldera, historiaren gorabeheren aurrean naturalezatik hurbilago dagoen pertsonaren erresistentzia errepresentatzen duen aldetik.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres