« Gorputz markak | Sirena kantuak Kretan »
Bidean ikasia / Arantxa Urretabizkaia / Pamiela, 2016
Ikasitakoa partekatuz Amaia Alvarez Uria / Argia, 2017-10-22
Arantxa Urretabizkaiak dioenez hogei urte behar izan ditu idatzi nahi zuen lan hau papereratzeko. Eta ez da harritzekoa. Irun eta Hondarribiko alardeen gaiaz ari da bertan, “euskal gatazka” izendatu daitekeen gure tira-biretako batez. Tabu izateraino heltzen den horretaz.
Kronika, testigantza, saiakera eta autobiografia topa daitezke Bidean ikasia liburuan. Kazetaritzatik hartutako behatzaile (ahalik eta) objektibo(en)a dugu batzuetan, bere inguruan gertatzen ari dena deskribatu nahian, alarde parekiderako asmoa agertu zenetik egon den bilakaeraren berri emanez, angelu ugaritatik.
Honekin batera lekukotasun literarioa dugu, Hondarribiko herritar baten bizipenak kontatzen dizkiguna, alardearen inguruko emozioak eta ekintzak tartekatuz eta irakurlearen gogo eta azalean eraginez.
Euskadi Literatura Saria irabazi berri du lan honekin, “heldutasun betean errealitateari bere osotasunean begiratzen jakin duen idazlearen emaitza (delako)” eta “literaturaren helburua betetzen du; irakurlea asaldatu, laztandu eta gai batean argia egin”. Egileak dio “gorrotorik gabe (idatzi dut), helburua ez delako mendekua, konponketa baizik”. Hortaz, denok irakurtzeko modukoa dela uste dugu.
Liburu honetako ahots narratiboak kanpora eta barrura begiratzen du. Bere herrian gertatzen denaz aldarrikapena eta salaketa egiten ditu egoeraren deskribapen poliedrikoaren bidez, egia begirada desberdinen bilduma eginez lortzen baita. Baina honekin batera lehen pertsonako narrazioa dugu, bizitako esperientzia konpartitzen du irakurleokin, bere minak, pozak eta kezkak adieraziz.
Azken finean, gogoetarako proposamena egiten digu. Alardea deseraikiz irakurleekin gatazka honen irtenbidea eraikitzeko proposamena luzatuz. Eta eskerrak eman nahi dizkiogu hemendik egindako ahaleginagatik, tabu bati buruz hitz egitea ez delako samurra, eta are gutxiago gatazkaren muinetik.
Kontuan izan, “tabu” hitz polinesiarrak “debekatua” esan nahi duela, talde baten arabera onartezina den zerbait, ukitu ezin dena, arrotzat jotzen dena, hutsegite barkaezina, eta legeak zigortua izan daitekeena.
Eskerrik asko bidean ikasi duzuna gurekin partekatzeagatik, Arantxa, isilik geratu eta etxean gorde beharrean plazara ateratzeagatik.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera