« Kimerak leihotik begira | Leihotik begira »
Gerrak ez du emakume aurpegirik / Svetlana Aleksievitx (Iker Sancho) / Elkar, 2017
Isildutako ahotsak Javier Rojo / El Diario Vasco, 2017-09-23
Batzuetan idazlanaren kalitatearekin zerikusirik izaten ez duen literaturaren sistemaren inguruko osagairen batek bultzatzen du obra baten zabalkundea. Sari batek idazlan bat plazaratzeko aukera eskaini dezake. Eta halaxe dirudi kasu honetan, euskaraz argitaratu baita Svetlana Aleksievitxek, 2015eko Nobel saridunak, idatzitako “Gerrak ez du emakume aurpegirik”, gure sistema ezagututa Nobel saria jaso ezean euskaraz nekez argia ikusiko zuen idazlana. Eta euskarazko sistemaz ari naizenez itzultzailearen lana ere aipatu behar da, bikain burutu du-eta bere langintza: Iker Sancho Insaustiri zor diogu bertsio hau.
Liburu honetan, kazetaritza-lana, kronika historikoa edota antropologiarako bilketa izan daitekeen izaera anizduneko lan batekin topatuko da irakurlea. Idazleak II. Mundu Gerran Sobiet Batasunaren aldean parte hartu zuten hainbat emakumeri aukera eman die lehenengo pertsonan beraiek bizi izandakoa kontatzeko. Gizonek bezala hartu zuten parte, baina gizonen kasuan ez bezala, emakume hauen lekukotasuna isildu izan da, ganantzi gabekoa izango balitz bezala. Ez ziren gertakarien lekuko soilak, protagonistak baizik. Liburu honen atal baten izenburua guztiz esanguratsua da: “Kondekorazioak ere txikiak ematen zizkiguten” du izenburua liburuaren atal horrek, emakume baten hitzak jasota. II. Mundu Gerran eta Sobiet Batasunean parte hartu zuten emakumeen hitzak agertzen zaizkigu, elaborazio literariorik gabe, ahozko kontakizunen ezaugarriak errespetatuz.
Urteetan isildutakoa azaleratzen da eta gertakari horiei buruzko iritzia ere alda dezake ikuspuntu berri honek. Historiaren gaineko ikuspegia osatzeko, jende xehearen memoriak ere berebiziko garrantzia duela erakusten du idazlan honek. Lekukotasunek, emakumeen hitzek, betetzen dute liburu honetako lehen planoa, eta Svetlana Aleksievitxen ahotsa gutxitan agertzen zaigu bertan. Idazleak oso ondo ulertu baitu zein den bere papera: lekukoei esparru bat eskaintzea beraien ahotsak entzun daitezen.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro