« Paperezko hegazkinak | Ustelkeria Donostian »
Zakurra, zeure laguna / Gotzon Garate / Elkar, 2002
Denon laguna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-02-02
Jorge Aranguren idazleak mundua bitan erdibanatzen dela esaten du; batetik zakurrak maite dituztenak, bestetik, zakurrak batere ez (halaxe dio, batere ez) maite dituztenak. Arangurenek zakurrak ditu maite; esango nuke, gizon-emakume asko baino maiteagoak dituela zakurrak, eta badakit, gau txar asko pasarazi dioten arren, edo horregatik seguru asko, ezin dela zakurrik gabe bizi. Gotzon Garatek ere zakurrak ditu maite. Berak halaxe aitortzen du liburuko sarrerako testuan: “Zergatik idatzi dudan liburu hau? Zakurrak maite ditudalako. Zakurren ohoretan. Nirekin horren maitagarri jokatu duten animaliok euskaraz gorazarre bat merezi dutelakoan”.
Historia liburua dela esango nuke, zakurren historia argira eta garbira dakarren liburua. Nondik sortuak diren eta zein diren animalia horien ezaugarriak. Horrekin batera, zakurrak hezi ahal izateko aholkuak ere ematen dizkigu egileak, baliagarriak, pentsatzen dut, zakur bat etxera ekarri eta aurren-aurrena zer egin behar den ez dakienarentzat. Zakurrei buruzko historia orokorraz gainera, Gotzon Garatek bere esperientzia kontatzen du, alegia, berarekin izan diren edo berak ezagutu dituen zakurrei buruzko kontuak esaten ditu. Berarekin batera Euskal Herriko hiri eta mendietan barna ibilitakoei buruz dihardu, New Yorken ezagututakoei buruz edo-eta Deustuko Unibertsitatean izan direnei buruz.
Tarteka istorio eder bat baino gehiago. Esaterako, Txinan zehar ibilitako Angel Riosek egileari kontatutakoa. Ez dakit egiazkoa ote ala asmatutakoa, ez dakit ipuina ote, baina polita da oso, ipuin moduan hartuta ere. Zakurra, izan ere, gizakiaren lagun zintzo eta leiala da eta gizakiaren laguntzaile, bizitzan eta batzuetan heriotzan ere bai. Zakurra, gainera, literatur pertsonaia da. Hamaika zakur ageri dira literaturaren historian, bakoitza bere zerarekin, bakoitza bere berezitasunarekin. Nik, zakurrak, ez ditut gehiegi maite, baina ez dakit zergatik, bat etxera ekartzeko kontua darabilkit buruan jira eta buelta. Beharbada, gizon hobea ez bada, idazle hobea izaten lagunduko dit.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera