« Zer den entenditu gabe | Atzera itzuli, bide zuzenari ekiteko »
Mrs. Hemingway / Naomi Wood (Garazi Goia) / Txalaparta, 2016
Mrs. Hemingway Alaitz Andreu / Aizu!, 2016-11
Lau atal. Lau emazte bata bestearen atzetik kateatuta, gainjarrita. Jelosiak hartuta lehenengoa, bakarrik eta jelosiak hartuta bigarrena, ahaldunduta eta jelosiak hartuta, batzuetan, hirugarrena, bakarrik eta hutsik laugarrena. Lau emakume: Hadley Richardson, Pauline Pfeiffer Fife, Martha Gellhorn eta Mary Welsh.
Lauren atzean, alboan, gainean, aurrean, Ernest Hemingway. Ernest Hemingway ahalguztiduna ia. Errepikatu egingo dut: ia. Izan ere, Hemingwayk eduki zituen lau emazteen gaineko nobela idatzi du Naomi Wood idazleak, eta lau bizipen horien erraietan ageri da Ernesten irudi pisutsua, betiereko arrakasta nahi zuen idazle-gizon-zuri-ospetsu-neurotiko-malenkoniatsu-haur eta apetatsu horrena.
Nolabait, aipatu idazleak Euskal Herrian duen irudi sendoa lurrundu egin da nobela honen bidez, sanferminetako txupinean balkoitik jaitsi, eta jende anabasan barneratu izan balitz bezala. Jomugan dagoen hori, ordea, lau emakume horien hausnarra da, hiru pertsonako ezkontzan egoteak ekarri zienaren gaineko gogoeta, bai eta monogamiaren gainekoa ere (edo aldebakarreko poligamiari buruzkoa, nahi bada). Neurririk gabeko maitasun erromantikoaren aztarna, edo egoera iraultzeko erabil daitekeen ahalduntzearen indarra.
Ezkutuko irribarreak, azal gozoak eta zulo hezeak, Ernesten zakila barneratzeko prest, baina ez betiko.
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo