« Ezkutuko feminista | Nola hemen hala Kairon ere »
Lapur banden etika ala politika / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 2015
Bauman eta Sarrionandia Goizalde Landabaso / Berria, 2016-01-12
Zygmunt Baumani egindako elkarrizketa bat irakurtzen ari nintzela Joseba Sarrionandia etorri zait akordura. Irakurri berri dut Lapur banden etika ala politika lana (Pamiela, 2015), eta egia esan, biharamun luzea eta astuna utzi dit irakurketak. Punk zahar bi dira Bauman eta Sarrionandia. Etorkizun lausoari itxaropen apurra ikusten dio bigarrenak; Baumanek, aldiz, ziurtasun oro suntsituak izan direla dio, eta no future uste du. Ziurrenen, ñabardurak izango dituzte pentsamenduok, jakina, dena ez delako zuri edo beltz. Eta batek daki Sarrionandiak Baumanen adinarekin pentsatuko duenaz (heltzen bada, betiere).
Tranbia geltokia joan zitzaidan Sarrionandiaren liburua irakurtzen ari nintzela, eta une batean, nora ezak nahastu zitzaizkidan. Toki ezezagunak eragindako nora eza eta irakurketak sortutako egonezina. Zaila zait hain karaktere gutxitan liburua azaltzea. Ez dakit nondik hasi: ETA, biktimak, alderdi politikoak, ezkerra, euskara, gizartea, etorkizuna, Euskal Herria, bereizketa, independentzia, globalizazioa, teknologia, hedabideak, iraultza, otzantasuna… milaka kilometro. Oinazera joan nahi eta Ganboara iritsi gara. Behin eta berriro errepikatzen den ideia. Ez dute asmatu. Asmatuko ote dugu? Hamaika zati txikiz osoturiko herria gara, ezer baldin bagara. “4 gehi 3 ja ez dira 7, ez dira 1 ere, eta ez dakigu zenbat izango diren azkenean”. Anarik: “Beste behin ere denborak nireak ziren lanak egin ditu”. Denborari utzi behar ote diogu gure-geureak diren lanak egiten? Ez dit gorputzaldi ona utzi liburuak. Idazleak Mondragon unibertsitateko EKT aditu-titulurako atondutako berbaldietako bat da kaleratutakoa. Amaiera aldean zelanbaiteko solasaldia izaten dute idazleak eta EKTko ikasleek. Baumanek dio benetako solasa ez dela zuk bezala pentsatzen dutenekin hitz egitea. Atera kontuak. Onartu behar dut, hala ere, liburu batek aspaldian ez zuela nigan hainbesteko lorratzik uzten.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera