« Hamlet | Arnault Oihenart »
Platero ta biok / Juan Ramon Jimenez (Bingen Ametzaga) / Montevideo, 1953
Platero ta biok Luis Mitxelena / Egan, 1954
Ez du begi txarra Ametzaga jaunak itzulgaiak hautatzeko. Jaiotza harrigarriak izaten dira noizean behin, oso noizean behin, mundu honetan, Juan Ramon Jimenez’en ume honena bezalakoak. Hain zakar, nahasi, gogaikarri den gure mundu hau poesi huts, eder, garbi bihurtzen zaigu hemen. Agerian daukagu gure begi kamutsek ezin aurki zezaketen gauzen edertasun gordea. Hara astoa, zarpail eta itsusi deritzagun aberetxo hori: hemen ikasiko dugu leun eta biguin dela, hala uste ez badugu ere, hezurrik ez balu bezalaxe.
Hamleten ondoren eman digun itzul lan hau hura baino arinagoa, errazagoa ere zen eta, eta hizkeraz jatorragoa iruditzen zait. Lanbide zail eta nekagarri honetan aurrera eta aurrera dihoakigu Ametzaga jauna. Ez dut halare ukatu nahi badituela, ene ustez behintzat, zenbait gogorkeria, eta gogorkeriak zelai zabal honetan nabarmenago dira Shakespeareren malkarretan baino. Gainerakoan, hitzez ugari, ugariegitxo ere bai aukeran, irakurleak ez baikaude horrelako aberastasunera ohituak.
Zorretan gaude, beraz, berriz ere euskaldun guziok Ametzaga jaunarekin. Eta bai Juan Ramonekin ere. Ez duzue liburutxo honetan ikusi besterik hari zuzendu dion eskutitz ederra. Eskerrik asko, bihotz bihotzez.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi