kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ilunpeen bihotzean / Joseph Conrad (Iñaki Ibañez) / Elkar, 2014

Itsas gogoetak Iker Zaldua / Gara, 2015-04-11

Aspaldi zen ez nintzela itsasora murgiltzen. Urtebetetik gora igaro da Herman Melvillen “Benito Cereno” irakurri nuenetik. Oraingoan Joseph Conrad ekarri dut hona, bere “Ilunpeen bihotzean”, hain justu; eta hau eskuen artean nuela, hura etorri zait gogora ezinbestean. Alderaketa egin dut, ekidinezina otu zaidalako aipamena egitea, baina orain Conrad dugu oholtzan, eta “Ilunpeen bihotzean” dugu aurrez aurre.

Bi lehen pertsona dira kontaeran. Hastapenean marinel bat ari zaigu kontatzen Tamesis bokalean dagoela eta berehala zera diosku: “Marlow txopan eserita zegoen, hankak gurutzaturik, bizkarra gibel mastan etzanda”. Hara hor egiazko narratzailea, hara hor Conrad bera mastan etzanda, autobiografia hasi da.

Narrazio horretan aukera baliatzen du kolonizazioa salatzeko. Argiro bereizten ditu zuriak eta beltzak. Beltzen artean kanibalak ere aipatzen ditu, baina, azkenean, agerian uzten du erromes zuriak direla beltzak jaten dituztenak.

Baina, kontakizunez harago, gogoeta da “Ilunpeen bihotzean”, gizakiaren bakardadeaz mintzo da eta naturaren aurka jardun beharraz. Gogoeta kontakizunaren itzalean egon arren, ez da ezkutukoa: “Nola imajinatuko duzue lehen aldietako zein eskualde zehatzetara eraman dezaketen gizon bat bere hanka libreek, bakardadearen eraginez…”.

Marlow alboan dituen marinelekin ari da, Conrad gurekin ari da. Kontakizunaren ildoa sarritan eteten du, gogoetaren argia pizteko. Argia itzali eta kontakizunari heltzen dio berriro, baina, tarteka, argia pizten du, irakurleari mezuak bidaltzeko. Kontakizunean, agian, deskribapenetan gehiegi luzatzen da; zehatzak dira, dotoreak, begiz irudikatzeko modukoak, baina batzuetan luzeegiak, apika, erritmo berez ez bizkorrari moteltasun gehiago gaineratuz. Horixe agian, salda zabal honetako hartxintxar lodiena.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak