kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Tractatus / Jule Goikoetxea / Susa, 2014

Aldarriak Iker Zaldua / Gara, 2015-03-21

Lehen liburua du Jule Goikoetxeak, “Tractatus” izendatu du; Wittgensteinek idatzitako obraren izenkidea da, beraz. Ez dakigu handik edan duen Goikoetxeak, baina filosofiaren zorrotik bota du hautsa poema hauek osatzeko (aipuak ez dira gutxi), zibilizazioaren gaineko gogoeta aldarrikatzailea mamitzeko.

Lehen liburua izan arren, nago ez direla bere lehen poemak, nago disko gogorrean badituela sortak, badituela gogoetak, aldarrikapenak, mezuak. Poema landuak dira, barrenetik ateratzen diren aldarrikapen jantziak. Tratatu honetan emandako aleak behin baino gehiagotan irakurri behar dira, norberaren ulermenak ideia osa dezan.

Azkenaldian ohituak gaude poema narratiboak irakurtzera, mezu ezkutuak izan arren, esanahi zuzena dutenak. Hemen halako alerik ez da, halako asmorik ez dago, eta alde horretatik, barnerakoi itxura har dezakete irakurlearen begietara, baina alez ale, mezua azaleratuko zaigu, interpretazioa orriz orri doa eraikitzen, finean, guztietan, aldarrikapen usaina antzematen baita. Lerro batzuk azpimarratu ditut eta, ohartu naiz, atzeko azalean, lerro horiexek agertzen direla; alegia, eta nire misioa /kaosa zeharkatzea da /identitatea ezarri eta /absurdoa biribiltzea /zure gisako ugaztunek /jarrai dezaten /zentzuan bizi eta eternoki /egietara jolasten.

Uste dut lerro horiek ongi adierazten dutela liburuan gordetzen dena. Asko dira bigarren pertsonan idatzitako aleak, edo bigarren pertsonari idatzitakoak. Bigarren pertsona horretan bada zibilizazio kutsu bat, eta aldarriak bidaltzen dizkio ohar sexual eta erotikoetan, guda-oihuetan eta maitasunezko xuxurletan. Ezarritako arauen barnean jokatu beharrak akiturik, zentzuaren aginduetara ibiltzen aspertuta, norabideratu egin nahi du gizakia.

Ez du agerpen hutsala egin Goikoetxeak eta, behin plazan agertuta, gezi gehiago jaurtiko dituelakoan nago.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak