« Bi antzerki labur | Hiriaren melankolia »
Kafea hartzea Iruñean / Robert Laxalt (Xabier Mendiguren) / Elkar, 1986
Tipo eskematikoak Ainhoa Beola / El Diario Vasco, 1987-09-23
Idazlan honetan abenturazko mundura itzuliko gaitu idazleak. Mende hasierako kontrabandoaren ingurunera begirada bat izango dugu. Irati inguruan kokatuko da, baina ez dakigu zehazki non.
Ez du aipamen geografikorik egingo kasik, eta are gutxiago denborarena; hala ere mende hasieran kokatzen da, zenbait erreferentziren bidez aditzera ematen duelako. Hirugarren pertsonako kontalari subjetiboa; idazleak bere ideiak sartuko dizkigu pertsonaien elkarrizketen bidez —komunisten aurkako erasoa adibidez—. Kontaketa lineala dugu bestalde, inolako hausturarik gabe. Lekuen anbientazio apartekoa da, deskribapen ugariak direla eta; baina ez da pertsonaien barne izatekeran murgilduko, hauek tipoak izango direlarik, guztiz eskematikoak. Deskribaketa ugari azaltzen bazaigu ere, ritmo azkar eta arina mantenduko du, elkarrizketak direla bitarteko.
Heroia Nikolas euskal kontrabandista da, honek zuzenduko duelarik narrazioa. Eleberrian berez heroi honen eboluzioa azalduko da, arazo nagusia honakoa delarik: diruari uko egin eta dignitate moralari tinko eutsi, edo diruz estalirik dignitatea lurperatu.
Kasten aipamena sarritan agertzen da, euskaldun, frantsez, españiar, eta ijitoen arteko ezberdintasuna, izatekera eta kanpo itxurari dagokionez.
Ganadu feria nola ospatzen zen ere azalduko digu, nolabaiteko ohiturazaletasun kutsua nabaritu dudalarik eleberrian zehar.
Gertakariei dagokienez trinkotasuna nabarmendu behar dut liburu labur honetan, sorpresa faktorearekin primeran jokatuko duelarik: baserritar desbideratu eta mugazain salduetaz gain, erahilketak izango dituzue gainera.
Eleberri hasieratik bukaera arte Pio Barojaren eragina nabaritu diot, gaiaz gain formari dagokionean; baina imitazio edo kutsadura xume eta txar bat delakoan nago. Idazlana eskematikoegia da, ez du ezertan sakontzen, airean gelditzen da obra, esbozo tankeran.
Euskaldunak jator eta zintzoak azaltzen dira, bere erraiak gogoan dituela garbi geratzen delarik honako testuan.
Beraz, abenturazko eleberriak gustokoak badituzu eta mende hasierako kontrabandoaren berri zuhurra izan nahi baduzu, hona hemen aukeran liburua eta egilea.
Eskertzekoa bestalde eleberri motza eta arina izatea —motzegia agian eta sinpleegia ziur aski—, irakurtzen bukatu artean utziko ez duzun obra.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres