« Sinboloen mundutik | Tipo eskematikoak »
Bi antzerki labur / Anton Chejov (Begoña Lasa) / Baroja, 1987
Bi antzerki labur Mikel Mendizabal / Argia, 1987-09-20
Jarraitzen dute Baroja argitaletxekoek liburu interesgarriak ateratzen, akaso besteak bezain komertzialak ez dira, baina pena merezi dute, hori bai. Oraingo honetan Anton Pavlovich Chejov-en bi antzerki obra eskeintzen dizkigute, Errusiako XIX. mendeko idazle nabaria. Bere garaiko behatzailea, ondo ezagutu zituen bere herrian izan ziren mugimendu nabarienak, iraultzaren ezaugarriak sentituz.
Pertsonaia berezi hau, bere bizitzaren maitasuna antzerki obretik adierazi zuen batez ere, nahiz eta beste literatura motetan aritua izan.
Bi obra osatzen dute argitaratu berri liburu hau: lehenengoa “Ezkontzarako baimena” umorea eta ironia dugu ezaugarri. Lomovek Natalaia gaztearekin ezkondu nahi du, horretarako neskarengana zuzen hurbildu ordez, honen aitarengana doa baimena eskatzera eta baietza jasan ondoren, neskarekin eztabaida zoro bezain gogorra du. Nataliak noski, ez daki Lomov aberatsa bere atzetik dabilenik eta gauzak erabat aldatuko dira berri honetaz jabetzean.
“Basa piztia” dugu hurrengo obra eta hemen ere ezaugarri berdintsu batzuk topa ditzakegu lehenengo obrarekin konparatuz. Popova alargun tipikoa dugu, itxia eta bere senarraren oroimenetaz bizi dena; hau ordea ez zen leiala izan bere emaztearkin bizi zenean, baina tira, berdin da arau sozialak honela direlako. Behin batean, senarraren lagun bat etorriko zaio zor bat eskatuz, baina alargunak ez dio gizon honi dirua hain erraz eman nahi, egoera pixkana-pixkana estutuz.
Obra entretenigarriak ditugu bi hauek, hizkuntza oso ulergarria izanik, egokia oso edozein motako irakurlerentzat. Barojaren liburu gehienetan bezalaxe, lan zehatza egin du oraingoan Begoña Lasak liburuaren itzulpenarekin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi