kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Autokarabana / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2009

Autokarabana Adriano de Mata / hirinet.net, 2014-02-21

Super gizon bat da. Ez daukat zer egin bere aurrean. Ni baino azkarragoa, dotoreagoa, ahaltsuagoa… Hain nago zeloek jota, anorexiko bilaka nintekeela oraintxe bertan.

Gabon zahar gaueko lagunarteko afariaren ostean Irantzuren eta protagonistaren arteko harremana hautsi egin da. Supergizonaren erruz? Ikusi beharko. Debabarreneko kooperatiba berean egiten dute lan hirurek. Protagonista —hala deitu beharko, izenik ez digu-eta esaten— dugu aldi berean narratzailea: publizista, Bilbon bizi izandakoa eta emaztearengandik banandua. Gutxi ikusten du alaba, galtzailetzat du bere burua, porrot gisa ikusten bere bizitza. Eleberrian zehar eguneroko bizitzako hainbat gertaera biziko ditu, gutako edonori gerta dakizkiokeen egoerak. Bizitza arrunta du, alegia.

Fermin Etxegoienek erritmo bizia eta paragrafo laburrak baliatu ditu lehen eleberri honetan. Elkarrizketa ugari ere badago, ez dira, ordea, ohiko marratxoen bidez agertzen, baizik eta kontakizunean bertan txertaturik. Hau da, narrazioaren, deskribapenen eta elkarrizketen artean ez du inolako bereizketarik egiten. Ironia erabiltzen du sarri, bai eta hitz jokoak ere, batzuk jator askoak. Hala ere galdera egin behar diogu geure buruari: zergatik darabiltza gehienetan gaztelaniara itzulita soilik ulertuko ditugun hitz eta esamoldeak? Hona hemen zenbait adibide: inoiz ez da berandu pizza ona bada, rajatu dira, euliztatu da (pipertu da, alegia), zer margotzen duzu hor (zer demontre zabiltza hor esateko), luzitu zara, hautsa bota (larrutan egin), txinoak (txinatarrak esateko), Alameda Mazarredo (Mazarredo zumarkalea esateko), Tunez (Tunisia esateko). Gure ustez horrexek pobretzen du nobela, ezerk pobretzekotan: eguneroko eta kaleko hizkera islatu nahian sarriegi jotzen duela gaztelaniara, nahiz eta euskarazko hitzak erabili —inoiz edo behin gaztelaniaz ere jartzen du zuzenean—. Dena den, gogoetarako galdera ere izan daiteke: egokia ote da kaleko euskara islatzearren erdarakadetara jotzea?; ala, aitzitik, hobe da araututako euskara erabiltzea, irakurleengan poliki-poliki finkatzeko? Irakurle adina erantzun izango dituen galdera. Erantzuna, nork berea.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak