« Alkasoroko Benta | Poliedroaren hostoak »
Amodioaren martirra / Ernest Daudet (D. Elizetxe) / Euskaltzaindia, 2013
Folletoi erromantikoa Javier Rojo / El Correo, 2014-06-07
Gure literaturan testuen urritasuna hain handia da, non pixka bat zaharra dirudien edozein idazlani izugarrizko errespetuz begiratzen baitzaio, ia-ia klasiko izena emateraino. Edonola ere, pozgarria da ikustea urritasun horren pertzepzioa aldatuz doala, hor zehar erdi galduta zeuden testuak berreskuratzean. Eta halako berreskuratze bat eskaintzen digu Xabier Altzibarrek idazlan honetan. Izan ere, 1900 eta 1901 urteetan zehar “Le Pays Basque – Eskual-herria” kazetan atalka argitaratutako nobela baten edizio berria eskaintzen digu. Jatorrizkoa ez da euskarazkoa, moldapen-itzulpen baten aurrean gaude-eta. Nobelak “Amodioaren martirra” du izenburua eta azpititulu moduan “Dolores, emazte bat berthutez bethea” agertzen zaigu. Jatorrizkoaren egilea Ernest Daudet dugu, eta euskal itzulpenaren arduradun moduan, berriz, D. Elizetxe azaltzen da. Jatorrizkoaren egilea dela-eta, esan behar da gaur egun ezezaguna bazaigu ere, Ernest Daudet (1837-1921) bere garaian idazle ospetsua izan zela Frantzian, liburu askoren egilea, nobelak eta historia liburuak idatzi zituen, poligrafoa izan zela alegia. Egilea gaur egun ahanzturaren zurrunbiloan galduta badago, euskal bertsioaren egileaz esan daiteke ez dela inoiz zurrunbilo horretatik atera, ez baitakigu nor zen Elizetxe delako hura, ezta benetako izena zuen edo nortasuna ezkutatzeko erabilitako goitizena.
Nobelagintza historiko klasikoa desegitean sortu ziren folletoi historiko erromantiko horietako bat dugu aurrean, Frantziako iraultzaren urteen inguruan kokatua, non amodiozko triangelu nahiko topiko bat kontatzen zaigun. Altzibarren edizioan 1900-1901 urteetako euskal argitarapen ez oso txukunaz gain, gaurkotutako bertsioa ere eskaintzen zaigu, irakurleen lagungarri.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi