kritiken hemeroteka

6.995 kritika

Azken kritikak

« | »

Alferrik ez balitz / Karlos Linazasoro / Elkar, 2014

Ironiak mila aldiz deitu du Hasier Rekondo / Berria, 2014-05-11

Aforismoen generoa ez da lar jorratua izan gure literaturan. Oihenartetik hona, ez dira oso ugariak izan genero honi ekin dioten idazleak. Egun, literaturaren formak anitzak diren garai honetan, Twitter-etik bidaltzen diren txioak litezke aforismoen formara gehien hurbiltzen direnak, eta, gezurra dirudien arren, sare sozial horrek badu literatura genero horretatik forma baino zerbait gehiago zenbaitzuetan. Testuaren luzerari dagokion begi-bistako parekotasunez gain, kurioski edo ez hain kurioski, ironia fina barra-barra dabil euskal txiolarien artean. Ironikoki, zenbait aforismok kutsu poetikoa duten arren, Poesia sailean argitaratu dute aforismoen liburu hau. Eta ironiaren erreinuan maisu dugu Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). 2009ko urtarriletik 2013ko urria arte idatzitako mila aforismo ondu ditu Alferrik ez balitz (Elkar, 2014) honetan.

Liburu honen kritika idaztean, milaka aforismo distiratsuez ez blaitzea izan da zailena. Izan ere, liburua edozein lekutik helduta, esaldi harrigarri edo kitzikagarriren bat aurkitzeko arrisku larria baitago. Esaterako, liburua zabaldu, eta honako hau aurkitu dezake irakurleak bat-batean: “Suizidioak hilezkortasunarekin zigortua egon beharko luke”. Ironiaz gain, uste guztien kontra ironia ez dago asko lantzerik, intuizioaren gisara, astoentzat ez den modura, Linazasorok aforismorako duen berezko hauspoa ustez gorrotatu duen lanarekin bakarrik eskuratu daiteke. “Zoritxarrez, musek idazten ari naizenean soilik bisitatzen naute”.

Ildo kronologikoa aukeratu du egileak liburua egituratzeko, noiz idatzitako dataren arabera aurkezten zaizkigu aforismoak. Irakurketan kaoserako joera nagusitu arren, aforismoak garunetatik azkar ihes egiteko arriskua ohi baino handiegia delako, egokia deritzot kasu honetan. Gaien aldetiko menpekotasunik ezak askatasuna ematen baitio autoreari eta irakurleari berari. Irakurketari apetaz edozein egoeratan eta unetan heltzeko aukera gustagarria. Gaiei dagokien sailkapenik izan ez arren, badira Linazasorori bereziki erakargarri zaizkion zenbait gai totemiko, hala nola: idazlearen eta idaztearen prozesuaren gaineko topikoak erauztea, erlijioarekiko eta jainkoarekiko harreman pikanteak, nolabait esatearren, “Jainkoaren falta sumatzen dugunean, Hura alboan dagoelako da (Paul Borget). Emazteari gauza bera gertatzen zaio nirekin, baina berak ez dit sinesten”, eta, inorekin, ez inongo ideia monolitikoekin ez ezkontzeko, ezta bere buruarekin ere, hori posible balitz, joera disimulatu ezina. Eszeptikotasunak eta ironiak aforismoz aforismo garraiatuko gaituzte alferrikako ezerezera, baina bidean asko baino gehiago dibertituko gara. “Jainkoek izen ugari dauzkate. Orfidal da horietarik bat”.

Irakurle finak, eta ez hain finak ere, aforismoa irakurtzen ikasi beharko du, esaldi txundigarriaren atzean ezkutatzen dena deskubritu beharko du, txio erakargarri bat baino zerbait gehiago baita Linazasororen literatura. Topikoen kontrako borroka antzu horretan, egileak gure gizarte post-postmoderno eta hiper-teknologizatu honetan aintzat hartzen ez diren zenbait gai politikoki ez zuzenak ere lantzen ditu. Sexuarekiko jarreran, ez da joera politikoki zuzena gailentzen dena, umorearen aldeko apustuan betiere: “Entzumena apur bat galdu nuenetik, askoz ere adiago begiratzen diet emakumeen bularrei”. “Neurotikoa naiz”. Diruaren gaineko trataera ere harrigarria gerta liteke dirua maite ez dutenentzat. Edo hori aitortzen dutenentzat, bederen. Liburu hau irakurtzea asko irakurtzea da. “Aforismo bat asko esatea da”.

Azken kritikak

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Zaldi beltzak zeruan
Txomin Peillen

Peru Iparragirre

Tiroa kontzertuaren erdian
Belen Gopegui

Aritz Galarraga

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Javier Rojo

Zauri Bolodia
Oier Guillan

Aiora Sampedro

Azala erre
Danele Sarriugarte

Joannes Jauregi

Jainkoen zigorra
Alberto Ladron Arana

Iratxe Esparza

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak