« Izotza eta sua | Patxada bat »
Jesusen haurtzaroa / John Maxwell Coetzee (Aritz Gorrotxategi) / Meettok, 2013
Giza izaeraz Javier Rojo / El Correo, 2014-04-26
Gizon bat eta haur bat lurralde berri batera heltzen dira. Antza denez, ihesean dabiltza eta bertan bizitza berri bati ekin ahalko diote. Izen berriak ematen dizkiete (Simon eta David), eta beren ama-hizkuntza ez den beste hizkuntza batera egokitu behar dira. Honelako abiapuntua du J.M. Coetzee-ren eskutik datorkigun “Jesusen haurtzaroa” izenburuko nobelak. Nobelan kontatzen zaigu nola gizonak ama bilatuko dion umeari (izan ere, bera ez baita umearen aita) eta nola heldu berriak diren lurralde horretan denak oso abegitsu portatzen diren beraiekin. Hango bizimodua orekatua eta lasaia da, bertako jendea laguntzen saiatzen da, lana eta bizilekua aurkitzen dizkiote gizonari. Hala ere, azal horren atzean absurdoa baino ez dago. Gizona, adibidez, estibadore moduan hasten da lanean, itsasontzietatik gari-zakuak ateratzen. Gero zaku hauek biltegi handi batera eramaten dituzte, arratoien pozerako.
Nobela honek absurdoko literaturatik osagai asko dauzka eta Kafkaren aztarna ere erraz antzeman daiteke, “Prozesua” edota “Gaztelua” bezalako nobelen oinordekoa baitirudi “Jesusen haurtzaroa” honek. Gertakarietan islatzen den egoera absurdoaren atzean giza izaerari buruzko hausnarketa sakona aurkitzen dugu. Simonek heldu den herrialde horretan daraman bizimoduari buruz galderak egiten dituelarik, haren galderak egoeraz haraindi zabaltzen direla ikusten dugu, eta orduan topo egiten dugu zertarako bizi garen galderarekin.
Azken finean, nobela hau alegoria bat da, baina alegoriak batzuetan aspergarri bihurtzen dituen osagaia falta du. Halako alegoriak oso itxiak izaten dira interpretazioetan, elementu bakoitzak isla garden bat osatu beharko balu bezala. Hemen ez. Hemen dudak azaltzen dira, irakurlearen hausnarketa bultzatzen dutenak.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera