« Maitasunaren historia | Kontatzeaz »
Ispilu hautsia / Merce Rodoreda (Anton Olano) / Alberdania-Erein-Igela, 2013
Ispilu hautsia Mikel Garmendia / eizie.org, 2013-12-30
Bisita gidatu berezi baten sentsazioa uzten du nobela honen irakurketak. Gidatua, narratzaile orojakileak berak nahi duen errtitmoan eta ordenan egiten baita bisita edo irakurketa. Berezia, bestetik, bisita egiteko, hots, irakurketarako pertsonaia andana batez (Valldaura eta Godoy familietako hiru belaunalditako kideak) osatutako abesbatza modukoa eratzen baitu eta horien bitartez helaraziko baitigu, behetik gora eraikia, eleberriaren gai nagusia: Valldaura familiaren eta daukaten etxaldearen urte onak eta geroko gainbehera eta, horrekin batera, XIX. mende amaierako Bartzelonatik Gerra Zibilaren ondorengora doan tartea.
Ezagun du ondo bereganatuak zituela XIX-XX. mendeko nobelaren berrikuntza eta joerak, eta horien eragina sumatuko dugu hainbat alderditatik.
Eleberriak hiru parte ditu: aurkezpena, gatazkaren azalpena eta ebazpena. Eskema klasikoa dugu, alde horretatik. Baina esana dugunez, narratzaile orojakileak markatuko digu istorioaz jabetzen joateko erritmoa. Hala, maixuki maneiatuko du denbora, atzera-aurrerak eginez eta istanteak luzatuz eta istorio luzeak esaldi baten laburrera ekarriz. Parte bakoitza hainbat kapituluz dago osatuta, eta obra osoko pieza gisa ez ezik, elementu beregain gisa ere irakurtzeko modukoak ditugu kapituluok. Kapitulu bakoitzean sumatuko ditugu, era berean, narratzaile orojakile berezi honen zantzuak. Eta berezia diogu, batetik, aldatu egiten baitu, sarri, kontatzeko fokoa, nondik kontatzen duen, alegia.
Nobela psikologikoa, batetik, eta errealista, bestetik. Hurrun gabiltza, beraz, kronika hutsetik edo ohiko eleberri kostunbristatik. Sinbolismoz betea dugu eleberria, kronotopoek berebiziko garrantzia dute (etxea bera, dorrea, lorategia), bai eta narratzaile orojakileak nola kudeatzen duen denbora.
Pertsonaiek objektuekiko dituzten sentimenduak helarazten dizkio xehe-xehe irakurleari, pertsonaien sentimendua irakurleak bere egin eta bereak balira bezala sentitzeraino. Egundokoa da horrelakoetan idazlearen eta irakurlearen arteko konplizitatea, erakusten duen sentiberatasun itzel hori, bere jendea, auzokoak, kritikatu baina, aldi berean, maitatze hori. Pertsonaia hauen bizipen eta esperientzietan azaltzen zaizkigu nobelako gai garrantzitsuenak: inkomunikazioa, amatasunaren porrota, haurtzaroa, objektuen mundu sinbolikoa (loreak, bitxiak, altzariak…) eta sekretuen garrantzia eta, horrekin batera, jainko txikien berri izatea.
Gaiok tratatzeko moduak egiten du berezi, nik uste, M. Rodoredaren estiloa, egiten dituen deskripzio zehatz eta luzeak ez baitira deskripzio hutsean gelditzen, baizik eta pertsonaiengan eta pertsonaien bitartez gugan sentiarazten duteneraino baitoaz. Deskripzioekin batera iradokizunak, iragarpenak eta esku hartzeak ere baditu narratzaileak, tentsio dramatikoaren mesedetan. Modu partikular horretan lortzen du M. Rodoredak irakurleari pertsonaien bitartez gizartearen eta gizakien argazkia helaraztea, bere ikuspegitik egina, baina ez partekatzea zail dena. Ispilu hautsiaren irudiak berak, izenburuan lehenik eta nobelaren hirugarren partean gero pertsonaia bati puskatzen zaion ispilu baten harira azaltzen denak, ondo islatzen du eleberriaren izaera, hautsitako ispilu-zatiek erakusten baitigute errealitatea.
Esan bezala, berebiziko garrantzia dute objektuek, gauzek berek, Rodoredaren lanean. Berak esana omen: “Gauzek egundoko garrantzia dute narrazioan. Eta beti izan dute, Robbe-Grilletek Le voyeur idatzi baino askoz lehenagotik”. Eta ondo daki Rodoredak gauzak izendatzen, deskribatzen, biziarazten. Horixe jaso eta euskaraz ematea zuen erronka Antton Olano itzultzaileak, eta eskueran jarri digun emaitzak Rodoredaren munduan euskaraz bidaiatzeko, bisita gidatua euskaraz egiteko aukera eman digu, lehendik ere Maite Gonzalez Esnali esker Rodoredaren beste lan batzuk euskaratuak baditugu ere (Diamantearen Plaza, Ipuin hautatuak, Aloma). Rodoredak narrazioan darabilen erritmora egokitu da itzultzailea, euskararen fraseologiako oinarrizko egiturei traiziorik egin gabe eta objektuak izendatzeko lexiko-aukeraketa gaurkotu bezain exijentea eginez, itzultzaileak nahitaez egin beharreko ahalegina portu onera iristeko ezinbestekoa baita, aldi berean, irakurlearen ahalegina eta konplizitatea, hau da, itzultzaileak bizarra egin edo bizarra moztu esapideetatik bizarra murriztu-ra egiten duen jauzia natural irakurri eta geureganatzekoa, euskarazko kolokazioen eguneratze behar-beharrezkoan.
Aukera paregabea bizi dugun berehalakotasun eta presaz beteriko egunerokotasunean geldialdi bat egin eta, Olanoren itzulpen zainduaren bitartez, Rodoredak gidatutako bisita patxadaz eta disfrutatuz egiteko.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres