kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Zerua gainbehera dator / Lorenza Mazzetti (Xabier Olarra - Fernando Rey) / Igela, 2012

Zerua gainbehera dator Irati Marañon / aiaraldea.eus, 2013-04-10

Aitortu behar dizuet liburu hau azalagatik erosi nuela. Diseinu fina eta dotorea zuen, ukitu magiko bat. Durangoko Azokan beti joaten naiz Igela argitaletxekoen standera, urtero aurkitzen baitut harribitxiren bat. Aurten liburu honen azalaz egindako poster handia zeukaten haien txokoan, eta deigarria egin zitzaidan oso. Fernando Rey itzultzailea bera zegoen standaren arduradun, eta liburuaren edukia azala bezain ederra ote zen galdetu nion. Izan ere, erabat ezezagun zitzaizkidan izenburua eta autorearen izena. Hark baietz erantzuten zidan, liburua eramateko, eta halaxe egin nuen. Ez zait damutu, arrazoia zuen.

Penny eta Baby bi ahizpa umezurtz dira, eta osaba-izeben etxean bizi dira, Toscanako villa eder batean. Pennyk berak emango digu haien bizitzaren berri: eskola, jokoak, eliza…, haurren hizkera xalo eta xumean.

Dotrina, batetik, eta propaganda faxista, bestetik, dira haien mundu-ikuskera zedarritzen duten elementuak. Helduen kezka eta arazoetatik at, zoriontsu bizi dira Penny eta Baby.

Kontua da, baina, Bigarren Mundu Gerraren amaieran gaudela, eta osaba-izeben villara ere ailegatuko direla soldaduak halakoren batean. Horrek hankaz gora jarriko du guztien bizimodua: zerua gainbehera datorkiela sentituko dute. Izan ere, osaba-izebak juduak dira, eta osaba Einstein fisikari handiaren lehengusua, eta horrek ondorio latzak izango ditu familiarentzat.

Pennyri ulergaitzak zaizkio helduen munduaren zenbait kontu. Halere, soldaduak villan agertzen diren unetik aurrera, zerbait aldatu dela sumatuko du.

Baina ni beldurrez nengoen. Ni ote nintzen beldurrez nengoan bakarra? Denak lo zeuden. Ez zuten sentitzen arriskua gero eta hurbilago mamu handi bat bezala abailtzen Villara?

Nik sentitu egiten nuen arrisku hura, baina ez zuen aurpegirik. Sentitzen nuen “etsai” hura, baina ez zuen ahotsik. Villa barrenean zegoen nonbait ezkutatuta eta ohean. Sentitzen nuen haren arnasa, baina ez nuen ikusten. Oin-punten gainean jarrita begiratu nuen kanpora, errezel gardenetan zehar.

Bero egiten zuen. Ilargia hain zegoen biribila, beldurra eman zidan. Berak ikusten zuen “mamua” han goitik, etxearen teilatutik kanpora aterata. Ez nuen izan adorerik burua leihotik ateratzeko, ez bainuen ikusi nahi Mamuaren isatsaren zati bat.

Lorenza Mazzetti zine-zuzendari eta idazle italiarrak bere haurtzaroaren kronika egiten du nobela autobiografiko eder honetan. Izan ere, Lorenzak eta haren ahizpak aitaren aldeko izebaren familiaren etxean igaro zuten haurtzaroa. Izeba hori, hain zuzen, Robert Einsteinekin ezkondua zen, Albert Einsteinen lehengusu batekin, alegia.

Gomendio bat: irakur ezazue Lorenza Mazzettik liburuaren amaieran egiten duen eskaintza.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak