Motoa / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2012
Iparrorratzaren bila Xabier Etxaniz / Gara, 2013-03-10
Igor gazte nerabe baten istorioa kontatzen digu hain izenburu adierazgarria duen Igerabideren gazte literaturako lan honek. Igorren bizitza oso gorabeheratsua dugu, gurasoak banatuak (ama beste maitale batekin joana, hobe esanda), arreba nagusiak amarena egiten, lagun berriak egin nahian… eta nerabezaroa den egoera zalantzakor, aldakor, bizi eta norabide argirik gabeko horretan Igor mundu berri bat deskubritzen hasiko da Irene ederrak liluratuta.
Ziztu bizian joan ohi da Igor motoan, eta horrela doaz orriak irakurlearen aurrean; hasieran oso gauza gutxi gertatzen direla dirudi, idazlea irakurlea testuinguruan kokatzen ari baita, Igorren munduan barneratzen; baina gero, Irene agertzean Igorren bizitzan emaniko aldaketen lekuko izango gara. Bera baino urte batzuk helduago den neska salbatzen du, eta poliki-poliki neskaren sarean geratzen da harrapaturik; gauetan irten, drogaren mundua ezagutu; Ireneren kuadrillakoekin hasi, nahiz eta gustukoak ez izan… eta bitarte horretan Igorren ondoan, etengabe, aholkuak eta iritziak emanez, bere benetako laguna, Tripazorro.
Gorabeheratsua da gazteen bizimodua, eta are gehiago Igorrena; arrebak, “nanoa” deitzen dion arreba horrek, ez du laguntzen; aita ere oso urrun sentitzen du… lagun berriak erakargarriagoak zaizkio, nahiz eta ez konbentzitu. Eta horrek guztiak ezinegona areagotzen du Igorren baitan, etsipena, itxaropena edo amorrua bezalako sentimenduak plazaratuz, “Zergatik alde egin zenuen, ama!” kalearen erdian botatzen duenean bezala.
Igerabidek familiaren inguruan, lagun taldeak edo harremanak eta protagonistaren barne borrokak oinarri hartuta eraiki du nobela hau, gaztaroaren egoera batzuk oso muturrera eramanez, satira edo karikatura puntua ere izanik —izenen erabileran ere—. Baina, Motoa hau, batez ere gustura irakurtzen den nobela bizi eta entretenigarria dugu.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera