kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Damutzen ez direnak / Itxaso Araque / Elkar, 2012

Ilusioen galeraz Javier Rojo / El Diario Vasco, 2013-01-04

Itxaso Araque Barriuso deitzen da azken hilabeteotan euskal literaturaren munduan nobela bat besapean agertu zaigun idazle berri hau. Eta kasu honetan adina idazlearen aldeko ezaugarria denez, esan behar da gaztea dela, baita gure estandarretarako ere, 1988.ean jaioa baita. Nobelak Damutzen ez direnak izenburua du. Bertan, hiru istorio desberdin kontatzen dira, txandaka, eta inpresioa dut hiru istorio horiekin belaunaldi bateko jendearen bizitzetan arakatu nahi izan duela idazleak, zeren istorioen protagonistak hogeita hamar urteren bueltan baitabiltza eta antzeko esperientzia bitalak izan baitituzte.

Andreas izena duen arkitekto alemaniarraren istorioa hirugarren pertsonan kontatzen da. Goldman Sachs-en lan egiten duen gizon britainiarrari zuka hitz egiten dio narratzaileak, lekukoaren papera jokatzen duen emaztegai-ohiak. Eta protagonista euskalduna denean lehenengo pertsona izango da agertzen zaiguna. Izan ere, protagonisten hizkuntzek urruntasunean graduazio bat markatzen dute. Nobelan txandakatzen diren hiru istorio hauetan sentimendu berberak nabaritzen dira. Itxuraz, pertsonaiak arrakastatsuak dira edota arrakastaren ertzean kokaturik daude, baina horra heltzeko gauza asko utzi behar izan dituzte bazterrean. Gaztaroko ilusioak adibidez. Behin pertsonaiek mundua alda lezaketela amestu zuten baina azkenean munduak aldatu ditu haiek. Eta gaztaroko ilusioen galerarekin batera, bakardadea dator, pertsonaiek ezintasun nabarmena erakusten baitute harreman egonkorrak mantentzeko. Pertsonaiak Europako eskualde desberdinetatik mugitzen dira, kospolitismoaren itxura emanez nobelari. Baina gertakarien “deslokalizazio” honekin beste gauza bat geratzen da azpimarratuta nire ustez: leku horiek funtsean ez-lekuak dira, harreman afektibo berezi eta sakonik sortzen ez duten pasa-lekuak alegia.

Nobela interesgarria dela uste dut eta, lehen emaitza hau ikusita, aurrerantzean arretaz jarraitu beharko diogu idazle honen ibilbideari.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak