« Labirintoa kartzela izaki | Geure hondakinak »
Emakume bat / Annie Ernaux (Itziar de Blas) / Txalaparta, 2011
Figura nagusia Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-05-04
Literaturara emana. Norberaren bizitza, autobiografiak. Bakoitzaren bizitzaren tantak, ibaiak, azken finean, jarioak. Idazten jartzen da emakume bat, eta fikziora eramaten zaitu, lerroz lerro. Baian oharkabean, bere sentimenduak zureak bezalakoak direla ohartzen zara. Agian zure historia ere, berea kontatzen ari delakoan, orrialdeetan zehar idazten ari zara. Annie Ernaux, idazle frantziarrak, alde batera uzten du kontakizunak asmatzearen ariketa eta bere bizipen propioak islatzen ditu bere nobelan, Emakume bat-ean. Bere ibilbide literarioaren ezaugarria da, lan guztietan hori egin baitu. Eta Emakume bat ez da salbuespena. Idazleak narratzailearen protagonismoa guztiz bereganatzen du, eta kasu honetan, Ernaux anderearen ariketa bikaina da. Norberaren amaz idaztea, eta gainera, ama hilberria denean, distantziaren arazoa hor dago. Baina idazleak zirkunstantzia hau oso ongi bideratzen du. Ama eta bera, beharbada, kontakizunean, bat eta bera direla irudikatzen da emaitza aztertzerakoan. Amaren inguruko bizitzaren pasarteetan, alaba ere bertan sartzen da. Alabaren harremana amarekiko, anbibalentzia bat da; bizitzan zehar, agian oharkabean igaro dena, amaren azken hilabeteak, hamar, bere zahartzaroaren azkenak, zahar etxe batean, une hau bizi ari baitira. Pasadizoak, amaren historia, argazkiak dira irakurlearen aurrean, eta hasiera batean, nahiko efektu hotza uzten du idazlearen narratzeko eragatik. Baina urruntasun hori ongi landutako efektua da, harremanaren benetakotasuna, eta esango nuke, sentsibilitatea, agerian geratzen baitira. Nobelaren laburrak, irakurketa azkar batera eramaten zaitu, baina era berean, azterketa soziologiko bikaina eskaintzen du, gizarte oso bat txertatzen baita.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi