kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Xabier Lete. (Auto)biografia bat / Inazio Mujika Iraola / Alberdania, 2011

Bizi-bideak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-03-30

Bakoitzak, bere esanak, idatziak, kantak, plazaratu egiten ditu. Eta ondoren gauzatzen da norberaren ibilbidea sorkuntzaren arloan, dela poesiagintzan, dela kantagintzan. Horren adibide bat Xabier Lete izan da. Eskura daukagu berak egindakoa. Bere bizitzan publikoki agerraldi nahiko egin izan ditu, nahiz eta bazirudien ez zitzaiola gehiegi gustatzen publiko aurrean aritzea, kontraesana badirudien arren, zenbaitentzat ezaguna baita bere kantagintzagatik, eta honek ezinbestean jendaurrekoa eskatzen du. Inazio Mujika Iraolak, testu eta zenbait elkarrizketa bilketa egin du eta horren emaitza dugu, Xabier Lete (Auto) Biografia bat. Bertan Xabier Leteren gogoetak aurkitzen ditugu, eta gaiak askotarikoak dira, baina nire ustetan, nabarmentzekoak dira, giza existentziaz egiten dituenak eta baita ere poesiaren ingurukoak. Eta baita ere aipatu behar da erlijioaren presentzia Leterengan. Letek erlijioaren inguruan egindako hausnarketak aberatsak dira. Euskal Herrian existentzialismoaren presentzia, hainbat idazleen baitan, nabaria izan da, eta horietako bat Xabier Lete da. Jean Paul Sartreren irakurketak existentzialismoaren ildoak erakutsi zizkion Leteri, eta hori bere hausnarketan nabaria da. Gizatiar existentzialismo bat agertzen da hemen aurkezten zaigun hainbat eta hainbat elkarrizketetan. Eta aipatu behar dut, Leteren baitan hitzak daukan indarra, eta esango nuke, Mujikak, nahiz eta idatzizko testu batean bildu dituen, Leteren ahotsa entzuten dela, eta hau Mujikaren meritua da. Entzuteko hausnar moduko baten aurrean gaude. Eta azkenerako utzi dut poesiarekiko esaten duena Letek. Gogoeta oso mamitsuak eta esanguratsuak bertan azaltzen dira. Ezin esan denaz ari baita Lete.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak