« Munduaren erdigunetik datorkigun txilioa | Tsunamia zirudiena… »
Aingeruaren angelua / Felipe Juaristi / Luces de Gálibo, 2011
Urruneko ametsean Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-07-15
Poetak badu ezaugarri bat, eta hau da bere aurrean daukan horri aurrez aurre begiratzen diola. Berriki irakurri diogu Joseba Sarrionandiari ez dagoela benetako literaturarik zauriak aipatu gabe. Gizakiok zauri artean bizi gara, agian hori litzateke giza kondizioetako bat. Felipe Juaristik bere azken poema liburuan, Aingeruaren angelua / El ángulo del ángel, identitatearen arazoa jorratzen du, eta esan behar da bere ibilbide poetikoan erakutsi digun kezka, hori dela. Oraingo honetan liburu fresko bat osatu du poeta azkoitiarrak; liburuaren tonua ezberdina da bere ibilbide poetikoari erreparatzen badiogu, eta alderdi horretatik, poesia berri batekin aurkeztu zaigu.
Liburua osatzeko, Juaristik, hirurogei poema idatzi ditu, baina bertsoz bertso, poemaz poema, esan daiteke poema bakar bat osatu duela, poemek badutelako horrelako harilkatze bat, eta amaieran nolabaiteko erantzun bat eskaintzen digu egileak. “Begiratzen diot / eta ura naiz; / begiratzen dit / eta deus ez naiz. / Aingerua da / ezintasuna”.
Beste berritasun bat ere aipatuko nuke, eta da, idazleak surrealismoari keinu bat egiten diola; Felipe Juaristik ariketa bat egin du identitatearen arazoa era plastiko batean azaltzen, eta hau irakurleak sumatuko du hainbat poemetan, “Gorputzik gabe deus ez zara”, esan dit aingeruak. / “Gorputzik gabe zu naiz”, / erantzun diot”.
Eta ezin aipatu gabe utzi euskal poesiarako liburuaren edizioak daukan nobedadea. Liburua elebiduna da, jatorrizko bertsioarekin batera, Juaristik berak gaztelerazko itzulpena egin baitu. Luces de Gálibo argitaletxeak urrats hau eman du, eta geroak esango digu ze emaitzak izango dituen. Poesia gustukoa duenarentzat liburu ederra da hau.
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muñoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera