kritiken hemeroteka

6.866 kritika

Azken kritikak

« | »

Moroak gara behelaino artean? / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 2010

Lezio bat Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-03-18

Badira lanak, liburuak, irakurtzen ditugunak besterik gabe, agian gure baitan arrastoak utzi gabe igarotzen direnak. Eskuartean irakurtzen eduki dudan liburua ez da horietakoa. Moroak gara behelaino artean?, Joseba Sarrionandiak idatzi duen bere azken liburua da. Sarrionandia ibilbide luzeko idazlea dugu, eta liburu hau irakurri eta gero hau esan daiteke: Narrazioak, Ni ez naiz hemengoa, Marginalia, eta poesiako hainbat liburuen egilea, aurrez aurre izan dugu, gogoraraziz distira hura.

Liburu hau idazteko, egileak, akuilu bat izan du, bereber hizkuntzaren gramatika bat, Pedro Hilarion Sarrionandiak idatzitakoa. Aitzakiaz aitzakia, Iurretako idazleak gainditu du hasierako bere harridura, eta liburuan zehar bere gogoetak plazaratzen ditu.

Liburuaren egiturak, badu zer esana irakurlearentzat. Liburuaren hasiera aipatutako gramatikaz baliatzen da hainbat eta hainbat azalpen emateko, batetik hizkuntzen inguruko gorabeherak; bestetik datu biografikoak. Afrika da orrialde hauen izpiritua gordetzen dutenak, esamoldeak erakutsiz, izen-lekuak… Berberea eta amaziga, adibidez, mendebaldarron etnozentrismoa erakusteko erabiltzen ditu. Tuaregen inguruko poesiaz ere hainbat lerro daude; azkenean lezio baten aurrean gaude, ikasleak aditu nahi badu.

Bestalde aipatu behar liburuaren beste ekarpena. Joseba Sarrionandiak uzten du liburuaren amaierarako, ene ustez, liburuaren benetako saiakeraren ildoa, liburuak bi atal balitu bezala. Gogoeta mamitsuak dira, patxadaz irakurtzeko; eta beste datu bat ere: liburuak ehun eta hirurogei orrialde ditu oin oharrez hornitua, non bertan liburuari ematen zaion plus eder bat. Gaiak eta ikusmoldeak anitzak dira, eta bertan, euskal letra eta pentsamenduari ekarpenak daude. Benetan eskertzen da basamortuan ura aurkitzea, eta ez ispilatze bat.

Azken kritikak

Bidean ikasia
Arantxa Urretabizkaia

Roberto Moso

Jenisjoplin
Uxue Alberdi

Peru Iparragirre

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Iratxe Retolaza

Pekineko kea
Beatriz Chivite Ezkieta

Hasier Rekondo

Iraganik gabe
Felipe Juaristi

Javier Rojo

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Igor Estankona

Poz aldrebesa
Juanjo Olasagarre

Aiora Sampedro

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama
Alaine Agirre

Estibalitz Ezkerra

Bidaiak
Jon Iñaki Lasa

Javier Rojo

Dramak
Abelino Barriola

Aritz Galarraga

Labur txintan
Juan Kruz Igerabide

Igor Estankona

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Javier Rojo

Gerrak ez du emakume aurpegirik
Svetlana Aleksievitx

Javier Rojo

Haizeari begira
Jon Ariza de Miguel

Peru Iparragirre

Artxiboa

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Urtarrila 2017

Abendua 2016

Azaroa 2016

Hedabideak