kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Galerna / Iratxe Esnaola / Elkar, 2010

Galernaren zain Javier Rojo / El Correo, 2010-05-08

ertsonaiak itsasotik etorriko omen den galernaren zain dauden bitartean, beren harremanetan ere galerna sortuko da eta eztanda egingo du. Giroak itogarria izan nahi du, hotelak eta apartamentuek errepresentatzen duten leku itxiarekin eta nagusi den beroarekin, eta lehenengo momentutik nabarmena da pertsonaiek ikustea espero duten galerna horrek zerikusi gehiago duela pertsonaiei gertatuko zaienarekin benetako fenomeno atmosferiko batekin baino.

Liburuaren kontrazalean idazkera hotz eta zorrotza aipatzen da. Egia esan, nik ez nuke bertako idazkera halaxe definituko, nabarmena baita idazkera horren atzean estilo-ariketa iradokitzaile baten asmoa dagoela. Lortu duen ala ez beste kontu bat da. Liburua bestaldetik, oso teatrala iruditu zait, zentzurik txarrenean, politikoren batek esango lukeen bezala. Izan ere, pertsonaiak era exageratu batean jokatzen ari direla ematen baitu, sobreaktuatzen egongo balira bezala, beren sentimenduak era nabarmenegian azaldu beharko balituzte bezala.

Nobela irakurtzean iruditu zait nobela bera idatzi baino lehen idazleak eskema bat oso argi zuela eta testua idaztean eskema hori betetzen ibili dela. Hau da, literatur lanean agertzen diren osagai guztiak eskema horri egokitzen saiatu dela, batzuetan egoera bortxatu behar bazen ere.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak