kritiken hemeroteka

7.001 kritika

Azken kritikak

« | »

Urperatze handia / Karlos Linazasoro / Elkar, 2009

Naufrago gaixoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-11-20

Karlos Linazasoro poeta da, narratzaile narrasti narritaria den bezain. Hitz jokoak gustatzen zaizkio; hala ohartuko da liburu hau hasi eta buka egiten duena. Baina hitz jokoak baino gehiago, edo haiek bezainbeste, pentsamendu jokoak gustatzen zaizkio, paradoxa paradoxiko paraxutistak. Pentsamendua, izan ere, gure burmuinetan asentatu nahi duen paraxutista baita. Batzuetan gaizki erori eta herren ibiliko da; besteetan, ongi erori izanagatik, tente-potente eta satisfetxo eta harro eta orro eta oro konkistatzaile.

Historia honetan atsegin-bidaia egiten ari ziren gizon-emakume batzuen naufragioa kontatzen da. Uharte batera iritsiko dira. Guztiak dira jubilatuak, eta bada, tartean, hiru gerra bizi izan dituen gizon adin puskakoa, hil ezinik. Baina Linazasororen testuetan ezer ez da dirudiena, edo, ezerk ez dio bere izaerari eusten, beste bidetik joaten baita, absurdoaren absurdoaz bere noraezeko amildegian eroriz, edo eroraraziz, zeina ez baita berdin, ezta ezberdin ere, zehatzak izan nahi báldin badugu.

Elkarrizketek dute indarrik handiena, honakoan bederen. Etengabean hizketan jarri baitira hogeita bi naufrago gaixo eta goxo eta kirri-kirriak, eta liskarrerako biderik ezean, irribarrerakoa, gutxienik, irekitzen dute, hitzen, labankadaz, edo hitzen pikatxoiez, edo hitzen mailukadez.

Linazasoro idazle umoregilea da, baina esan behar umorea berezia da, sakonekoa azalekoa bainoagoa. Pentsatzera bultzatzen du, gogoeta egitera, hausnarketa gauzatzera. Dena dela, liburu honek orri gehiago beharko lituzke, pertsonaia guztiek, eman dezaketen guztia eman,ahal izateko. Baina, seguru nago, hurrengoan irakurriko dugula hemen irakurtzerik izan ez duguna.

Azken kritikak

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Aiora Sampedro

Badena dena da
Patxi Zabaleta

Amaia Serrano Mariezkurrena

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza

Estibalitz Ezkerra

Poesia kaiera
Alfonsina Storni

Alex Uriarte

L.A.A.
Maixa Zugasti

Ibon Egaña

Duchampen inguma
Eric Dicharry

Javier Rojo

Biennale
Beatriz Chivite

Igor Estankona

Demokraziaren pribatizazioa
Jule Goikoetxea

Peru Iparragirre

Azala erre
Danele Sarriugarte

Javier Rojo

6012
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Filiala
Sergei Dovlatov

Joannes Jauregi

Zaldi mamarroa
Ekaitz Goienetxea

Iratxe Esparza

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Hasier Rekondo

Pelegrinak
J.E. Urrutia Capeau

Javier Rojo

Artxiboa

Apirila 2018

Martxoa 2018

Otsaila 2018

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Hedabideak