« Mala Estrana | Non berotzen da gogoa? »
Kastilla Zaharreko ipuin zaharrak / Miguel Delibes (Patxi Apalategi) / Hiria, 2002
Bueltan datorren liburu bat Igor Estankona / Deia, 2002-03-22
Banengoen ba ni, noiz edo noiz liburu hau ikusitakoa nintzela. Erdaraz barik euskaraz egiten zitzaidan ezagun titulua. Lagun batengandik jakin dut Baroja argitaletxean aspaldi argitaratutako liburua dela gaur esku artean darabilguna. Antza denez hitzez hitz errespetazen da orduko testua Hiriak dakarkigun honetan, beharrezkoak diren aktualizazioak eginda, noski.
Bueltan datorkigun liburu hau ez da zirraragarri hoietakoa, baina Valladolideko ehiztariak hain gustuko dituen detaile eta zehaztasun geldoekin gozatzen duenik ere badago. Ni hoietakoa izan ez arren, behar bada, darabiltzan gaiengatik ausartu naiz irakurtzera. Nekazal giro berantiar baina era berean osasuntsua deskribatzen du Delibesek liburu honetan. Gaztelako zabalera handian aurkitzen zailak bihurtu diren hainbat ñabardura utzi dizkigu idatziak eta hori, nekazal giroan hazi garenontzat, beti da interesgarria. Hainbat lanabes, esaera, ohitura eta jakintza joan zaizkigu guri ere azken urteetan. Bapatean itzaltzen den kandelak izan ohi dira, azken batean, historiaren kapituluak. Euskal Herritik zein beste edozein lekutatik irakurri arren antzeko zapore gazi-gozoa uzten duen liburu honek omenaldia egiten dio nekazal bizitzari. Atzerantz begira idatzia dago baina errespetuz eta tristura merkerik gabe.
Hori dela eta “Kastilla Zaharreko ipuin zaharrak” hau ez da liburu kostunbrista edo bukolikoa. Badago, noski, halako idealizazio bat, baina Delibesek ez darama itsutasuneraino. Hirien aldean txiki geratu den horren defentsa egiten dela uste dut, behin nekazal giroak ere bere gora-beherak dituela onartu ondoren. Denbora, pazientzia, lasaitasuna, oreka,… halako baloreak jartzen ditu agerian. Kastillako txoko bateko biztanleen balore hoiek dira, hain zuzen, narrazio osoan errepikatzen direnak. Artez esan barik beti presente dauden konstanteak arakatzen ditu idazleak, gertaera sinpleena ere ez baita berdina orduko begi haiekin edo gureekin ikustea.
Obra gailen bat izatera iritsi gabe, asko dira azpimarra daitezkeen aspektuak. Teknikarena da hasiera-hasieratik irakurlea harrapatzen duena. Hiztegi aberats eta ia barrokoa erabiltzen da natura deskribatzeko, baina ez da astuna egiten. Kontraesan horri esker dira pasarte asko benetako argazkiak. Argazkiotan zer ikusten den irakurle bakoitzak esan behar du.
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres