kritiken hemeroteka

8.749 kritika

« | »

Malenkonia arabiar bat / Abdela Taia (Patxi Zubizarreta) / Alberdania, 2009

Urrutiratze Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-07-03

Malenkonia da gauzen urrutiratzeak sortzen duen sentimendua. Asko idatzi da eta asko idatziko da oraindik malenkoniari buruz. Bizitzako edozein sentimendu bezala, poetak izan dira goien gradua eman diotenak. Ez dago poetarik malenkoniarik gabe (xumeenik xumeena bada ere), eta ez dago malenkoniarik bere poetarik gabe (kaskarretan kaskarrena bada ere). Euskaldunok malerusak eta malenkoniatsuak gara, banaka eta taldeka, jakina, eta pozgarri zaigu guk harro eta zomorro daramaguna besteek ere zomorro eta harro erakustea. Ez dago besteekin elkar gaitzakeen lotura hoberik malenkoniaren soka fin hausgarria baino: malenkoniakide izatea baino.

Abdela Taiaren malenkoniak badu zerikusia sexuaren itzaltzearekin. Horretarako, ordea, lehenago piztu beharra dago, eta pizteko lana egin beharra. Egia da, hala diote moralistek, desirak egiten duela lan gehien pizte lanetan, berak asmatzen baititu piztu beharreko objektuak eta gauzak, berak asmatzen baititu pizgailuak oro ere. Sexu nahia, ordea, itzaltzen da, beste barneko suak iraungitzen diren bezala, ezerk ez baitio eusten bere izaerari, hartara saiatuz gero ere. Eta itzaltze horrek hutsunea du sortzen, eta hutsunea urrutiratze modua da, eta urrutiratzeak malenkonia dakar. Ez da kontatzeko modu bakarra, ironiak ere urruntasuna adierazten du, baina ez da berdin. Abdela Taiak bere (gizonezkoekiko) sexu esperientziaren fruituak erakusten ditu, zertara iritsi den jakiteko baliagarri zaiolako. Hiru aldi dira, hiru toki: hiru esnaldi eta hiru itzalaldi. Hiru aldiz bizi; hiru aldiz hil.

Azken kritikak

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak