kritiken hemeroteka

8.740 kritika

« | »

Ilegorriaren emaztea / Bill S. Ballinger (Xabier Olarra) / Igela, 2007

Ez dago ilusio faltsurik Ander Arana / Diario de Noticias, 2008-04-20

Zoritxarrak errudun bihurtutako bikotea ihesi, polizia haien atzetik, eta gu, irakurleok, arnasestuka, ihesi doazen Hugh Rohan ilegorriarekin eta haren emazte Mercyrekin ihesi, baina baita poliziarekin ere, gaizkileak harrapatu nahian. Hori da, hain zuzen ere, Ilegorriaren emaztea irakurtzean gelditu zaigun irudipena, seguruena hori delako egileak irakurlearengan sortu nahi duen sentsazioa, gu ere harrapatuta sentitzea eta pertsonaiekin, bai iheslariekin bai jazarlearekin, identifikatzea. Eta identifikazio hori ez da bakarrik gu eta pertsonaien artean gertatzen, jazarlea bera ere heltzen baita iheslariarekin identifikatzera: “Nire bizitza, nire pentsamenduak, hainbesteraino katramilatu ziren ilegorriarenekin, non ezin bainuen pentsatu hartaz hiltzaile harrapatu beharreko bat bailitzan soilik. Banekien haren pistola eta nirea alde batera utzita, haren ile gorriak eta nire ile beltzak alde batera utzita, anaiak ginela”. Bien arteko identifikazio hori lortzeko, Ballingerrek bihozkadak baliatzen ditu; izan ere, poliziak, hasieran, Turner jaunaren emaztea baino ez du bilatzen, ilegorria ustez gerran hil zelako; eta, bihozkadengatik ez balitz, ilegorriak ezingo luke jakin polizia atzetik dabilkiola: “Bihozkada bat dut. Jazarpena hasi dela esaten didan ahots bat bezala izan da”. Amaiera, jakina, tragikoa izango da. Hori hasiera-hasieratik susmatzen du irakurleak, ia dena gertatzen baita aldez aurretik imajina dezakegunari jarraikiz, baina, nola ez, Ballingerrek ezusteko bat baino gehiago gordetzen digu amaierarako.

Xavier Coma adituak dio nobela hau dela Ballingerren (1912-1980) maisulana. Beharbada hala izango da, nahiz eta irakurle arruntarentzat ezagunagoak izan hark egindako bestelako lan batzuk, batez ere telebistarako-eta egindakoak: Ironside, Bonanza… Nobela beltza maite duen irakurleari orobat egingo zaio ezaguna gaur txoko honetara ekarri dugun egilearen Kez egindako erretratua (1950), aztergai dugun Ilegorriaren emaztearekin antz handia duena, batez ere egitura aldetik, Ballingerrek bietan erabiltzen baitu teknika bera.

Bi eleberri horiek euskaraz irakurri ahal izatea Igela argitaletxeari zor diogu. Lehena Joxemari Iturraldek itzuli zuen 1992an, eta bigarrena Xabier Olarrak 2007an, eleberria argitaratu eta berrogeita hamar urtera hain justu. Egunen batean aitortu beharko zaio Iruñeko argitaletxeari musu-truk egin duen lan itzela, eta bereziki Xabier Olarrari, inork gutxik egin baitu horrenbeste lan, kantitatearen nahiz kalitatearen aldetik, gurera ekartzeko bestela arrotza izango litzaigukeen literatura. 2006an Itzulpengintzako Euskadi Saria irabazi zuen Xabierrek, Raymond Queneauren Estilo ariketak liburuari esker, eta 2001eko sarietan ere aipamen berezia jaso zuen. Azkar esaten da, baina hogei liburu baino gehiago itzuli ditu dagoeneko, eta askoz gehiago zuzendu eta argitaratu.

Bidenabar esanda, Iturralderen itzulpenetik Olarrarenera igarotako urteetan euskal itzulpengintzak eta, oro har, euskararen normalizazioak berak egin duten aurrerabideaz jabetzeko aukera aparta ematen dute Ballingerren bi liburu horiek. Pena bakarra da, penarik izatekotan, irristatu diren akats apurrak ekiditeko kontu pittin bat gehiago jarri ez izana.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak