« Mahai baten inguruan | Infernuaren ifrentzu »
Kaio baten historia eta hegan egiten irakatsi zion katuarena / Luis Sepulveda (Jesus Mari Mendizabal) / Alberdania, 2007
Kaio baten historia Mikel Garmendia / Eizie.org, 2007-11-05
Lehendik ere ezaguna genuen euskaraz irakur zale garenok Luis Sepulveda idazle txiletarra, euskaraturik baitauzkagu Maitasun eleberriak irakurtzen zituen agurea eta Patagonia Express idazlanak. Bagenuen haren sentiberatasunaren eta idaztankera samur eta hurbilekoaren berri.
Oraingoan, behinola Luis Sepulvedak bere bi semetxoei egindako promesa betez idatzitako eleberria daukagu eskuartean euskaraz. Gizakiok gure inguruari eta naturari ematen diogun tratu txarraz idatziko zuela agindu zien. Baita hala egin ere, nahiz eta ez den horretan bakarrik gelditzen. Batetik, animaliak izango ditugu protagonistak: kaioak eta katuak. Bestetik, inguru industrial eta dekadente batean kokatzen da historia: Hanburgoko portuan. Katu-koadrila batek kaio-arrautza baten ardura hartuko du hasieratik amaieraraino, kaiokumea jaiotzen denetik hegan egiten irakatsiko dioten arte, alegia. Zergatik hartu dute ardura hori katuek? Liburuan bertan daukagu erantzuna: “…diferentea estimatzen, errespetatzen, maitatzen ikasi genuen; zurekin.” Horra, Zorbas katuak kaioari egindako aitorpen erabatekoa. Eta zer irakatsi zioten, aldiz katuek kaioari? Eleberriaren amaieran aurkituko dugu erantzuna: “Ausartzen denak baizik ez duela hegan egiten —miaukatu zuen Zorbasek—“.
Eta gizakietan ere gizaki sentibera bat aukeratuko dute katuek aholku bila joateko, poeta bat, eta zer aholku emango poetak?, eta Bernardo Atxagaren Kalatxoriak izeneko poema bateko bertsoa emango du aholku. Bere lekuan sartutako aipamena dela esango nuke Sepulvedak egiten duena, inolaz ere ez bortxatua.
Horrekin guztiarekin erraz eramaten gaitu Sepulvedak katuen, kaioen eta poetaren eskutik sentiberatasunaren mundura, oinarrizko baloreen mundura.
Itzulpenari dagokionez, adjektibo bat jartzekotan itzulpen orekatua dela esango nuke. Batetik, ez da kontenplaziotan ibiltzen eta batere erreparorik gabe erabiliko dizkigu ezaugarritu, garrasikatu, diferente… Bestetik, ez da itzulpen erraz batekin konformatzen, etengabe sartuko dizkigu euskarazko lokuzio eta esamolde berezkoak. Kaio baten historia kontatu digu, gainera, eta ez istorioa; horretan ere ausart eta fin ibili zaigu Mendizabal itzultzailea. Bestetik, -enean (segituenean, eginenean…) forma darabil, eta hori ere bertan goxo egin gabe, bide berriak (nahiz forma zaharrak baliatuz izan) esploratzeko ahalegintzat daukat.
Eleberri txukun eta atsegina, eserialdi batean irakurtzeko modukoa, baita haurrei bozgora irakurtzekoa ere.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria