« Erretzaileen eremua | Irten ezindako belena »
Bidaiak scriptoriumean zehar / Paul Auster (Oskar Arana) / Alberdania, 2007
Bidaiak scriptoriumean zehar Mikel Garmendia / Eizie.org, 2007-03-05
Blank jauna, “hirurogei eta ehun urte arteko” pertsona, gela batean esnatu da eta ez daki ez non dagoen ez zer egiten duen gela horretan. Ez du ezer gogoratzen eta inguruan dituen objektuek etiketak dauzkate jarrita: “aulkia”, “mahaia”, “pareta”… Mahai gainean, berriz, esku-izkribu bat eta argazki-sorta bat, iraganera bidaiatzen, iragana berreraikitzen eta ahanztura gainditzen lagunduko diotenak. Halako batean, zenbait pertsona hasiko zaizkio banan-banan gelan sartzen. Ez ditu ezagutzen, baina badirudi Blank jaunaren bizitzako parte izanak direla. Horien artean Austerren aurreko eleberrietako zenbait pertsonaia azalduko zaizkigu, hala nola diren David Zimmer edo Anna Blume. Annak egundoko eragina izango du, gainera,
Blank jaunaren, Austerren beraren alter egoaren iragana berreraikitze horretan. Izan ere, esango nuke azkenean Anna dela Blank jaunari gelditzen zaion eta inporta zaion helduleku bakarra, zentzua duen bakarra, maite duen pertsona bakarra.
Begien bistakoa da, bestalde, Austerrek zinemarako duen joera. Hala, narratzaileak berak esango digu kamera baten bitartez jarraituko dugula nola berreraikiko duen Blank jaunak, sartuta dagoen gelatik bertatik, bere iragana. Austerren betiko gaiak ikusiko ditugu kamera horren bitartez: bakardadea, oroimena eta ahanztura, halabeharra, zentzugabekeria… Batzuk diote ez dela eleberri on horietakoa, dezepzionatu egin omen ditu benetako Austerzaleak. Ez nator inola ere bat. Eleberri borobila da, zentzu osoa daukana, hori bai,
Austerren estilo eta gisan emana. Esango nuke Auster eta Blank jaunaren arteko harremana Miguel Unamunokoaren eta bere Laino eleberriko Augusto Pérez-en artekoaren antzekoa dela. Bestetik, ez dakit Austerren azken eleberria izango dugun, baina guztiz ongi izan liteke, halako kontu-garbiketa bat baita azken finean: iraganetik, iragan gordinetik gelditzen zaion bakarra Anna da, zauriz beteriko anaimalia bat zaintzen dakien bakarra, samur eta ulerbera zaion bakarra.
Esana dugu, kamera baten bitartez jarraituko dugula istorioa eta horrek baditu bere ondorioak idazkeran eta, zehazkiago esanda, aditzaren aspektuan. Denbora errealean ariko gara ikusten, kameraren bitartez, Blank jaunaren eguneroko bizitza eta horrek, jakina, presente narratiboa eskatzen digu, aditzaren aspektu burutugabea, alegia (“sartzen da”, “ematen dio”). Ongi ohartu da horretaz Oskar Arana itzultzailea eta bikain jaso du estilo zinematografiko hori. Eta itzulpenaz ari garela, aipatutako meritu horretaz gain, bikain asmatu du oraingoan ere (Brooklyngo erokeriak eleberrian bezala) Austerren estiloa eta tonua euskaraz ematen. Lan txukuna benetan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro