« Egiaren egarriz | Espaloian dago munduaren xilkoa »
Marinel zaharrak / Joseba Sarrionandia / Elkar, 1988
Marinel zaharrak Edorta Jimenez / Susa, 1989-06
“Marinel zaharrak” titulupean hiru aldi ezberdinetako poemak bildu ditu Joseba Sarrionandiak. Sortuak izan direnekikoaren atzekoz aurrera hasita, “Tren luze eta bustiak” (1985-1986) ihes egin ondoko poemek osatzen dute lehen zatia. Azkenean, behinolako “Izuen gordelekuetan barrena” izenekotik salbatu dituenak dagoz. Erdiko tartean, “Gartzelako poemak” (1980-1985) agertzen da. Liburuaren hiru parteetariko bat da, beraz, hemen ardura diguna.
Josebaren kasuak beti pentsarazi izan du idazlea eta obraren arteko erlazioaz. Ideologia zelan isladatzen den izkribuetan, konpromezua, norberaren askatasuna eta beste hainbat gogoetagai eskaini izan digute Iurretakoaren lan eta bizimoduak. Poeta erromantiko ederzalea, hizkuntzaren barruan jolas egiten zuena, metaliteraturaren gailur urrinetan etxeko karrajuan baino nasaigo ibiltzen zekiena, hori guztiori eta besterik ere bazen hura bera, berbera, lehorrekoago agertzen zaigu hemengo olerkietan. Mingostu egiten du kartzelak. Laztu, latzaren latzaz. Bihotz bi dituela poetak? Auskalo. Bakarra duelakoan nago, hasierako poematik hurrengoetarako bidean aldatu egin zaion bihotz bakarra du poetak. Taupadak, berriz, diastole eta sistole dira, izan ere. Bihotz bi aditu uste dituzuen horretan, hor, bakarraren taupada txandakatuak baino ez ditut aditzen nik.
Poesia idaztea ere ofizioa izanik, “tortura egunak” gaitzat hartuta ere, poesia sor daiteke, beste edozein gairekin egiten den era beretsuan. Harri bitxiak lantzen dituenak, zura lantzen duenak bezalaxe, berezkoak dituen tasun eta dohainak azalarazten dizkio gaiari, bai, baina, ofizioari esker betiere. Lan egiten dutenen tradizio berorretako olerkaria dugu Sarrionandia, poesia ofizioa dela dakitenena, alegia.
Lurrez estali
Ximun Fuchs / Axut! kolektiboa
Irati Majuelo
Pleibak
Miren Amuriza
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Hetero
Uxue Alberdi
Amaia Alvarez Uria
Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo
Nagore Fernandez
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Asier Urkiza
Itzulpena-Traducción
Angel Erro
Jon Martin-Etxebeste
Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da
Hasier Larretxea
Mikel Asurmendi
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Asier Urkiza
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Nagore Fernandez
Bisita
Mikel Pagadi
Jon Jimenez
Hamlet
William Shakespeare
Aritz Galarraga
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Hasier Rekondo
Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria
Jon Martin-Etxebeste
Dimisioa
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi