kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Bide izkutua / Hugo Wast (Sabin Berasaluze / Joxe Iturria / Imanol Unzurrunzaga) / Itxaropena, 1956

“Bide ezkutua” Sinadura gabea / Jakin, 1956

Sarritan “iskutuan” edo ixil-mixilka lan egin bear izaten dugu, bearrez, elea gaizkatuko bada. Gure lagun auek onelaxe joka digute, ixillean, apaltasunean, beren ikasketak eskeintzen zizkien tarteetatik etenkigarri atereaz.

Eleberri edo novela, au itzulpena dugu, Euskaltzaindiak gertutako txapelketarako antolatua, noski. Iritzia eman ordez, berri ematea egokiagotzat jo dut, eleberrigillea nor danik jakinda ezpaitu sertarakorik nere epai apala emateak. Nobelagillea Hugo Wast duzute, idazle ospetsuenetakoa eleberri saillean: itzal aundiko idazlea bere elaberriak inglesera, prantzera, alemanera eta beste zenbait izkuntzetara itzuliak dauzkagunez.

Hugo Wast euskaldun dugu zorionez; “Bide izkutua” itzulpenak dakarren itzaurretik jaso dizut bere eskutitz-zatiau: “No puede V.R. imaginarse la satisfacción que esta noticia, realmente extraordinaria, me ha producido….” Bigarrengo eskutitzetik beste au: “Vuelvo a decirle que pocas cosas en mi carrera de escritor me han halagado tanto como la traducción al vasco de una novela mía, por lo mucho que quiero yo a ese gran pueblo del cual desciendo por parte de madre (Zubiria) y lo que ufano el poder contribuir a la mayor difusión de su rico idioma.”

Eleberri euskeratua idazle ospetsu batena izanik, bikaña, ulerterreza, bai gai bai euskeraz, eramankorra., bizia dugu. Eleberri onen erderazko idazpurua “El Casino de las llamas” duzu.

Ezagunak zaizkizute oso eleberri onen itzulpengilleak; Sabin Berasaluze batez ere. Beronen kutsua darama baitipat eleberri onek: idazkera bizia, airosoa, errexa, atsegiña. Naiz-ta iru izan itzuli dutenak. Beste bi lankideak: Iturria’tar Joxe bat: Aita Karmeloren anaia. Biak euskal idazle iaioak; ta Imanol Unzurrunzaga bestea, “Itxaropena” irarkolako seme. Luma ioria darabil onek ere. Zorionak!

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak