kritiken hemeroteka

8.749 kritika

« | »

Ispiluan barrena (eta Alicek han aurkitu zuena) / Lewis Carroll (Manu Lopez Gaseni) / Pamiela, 1990

Alice ispiluan barrena Josu Landa / Argia, 1990-04-08

Sorpresa atsegina oraingoan ere Pamielak eman diguna. Ez bait genuen uste duela hilabete pare bat Aliceren lehenengo liburuarekin hasitako saioa beste bigarren honekin hain dotore borobilduko zuenik. Egia esan, Erramun Landak aurrekoaren kontrazalean keinu egiten zigun bigarren zati hau iragarriz: bi liburuetako azalak batera erreproduzituta ageri bait ziren, elkarrekin kutxatxo bat osatzen duten collage biren modura. Ezin apartagoa. Idazlan bat euskaratzeko orduan, itzulpenaz gain argitalpen era ere traiziobidea izan daitekeela gogorarazi digute Pamielakoek, baita antidotoa proposatu ere.

Aliceren bigarren parte hau lehenengoa baino askoz ere intelektualagoa dela esan daiteke, eta egia esateko gure gustokoagoa. Beharbada, Manu Lopezek hitzaurrean dioen bezala, irakurle heldua bigarren honekin errazago identifikatzen delako. Carrollen logika-ariketak (edo kontrariketak) miresten dituenarentzat liburu hau preziosidade bat da, aldi berean aurrekoaren irudimen mugagabea gordetzen bait du. Ez da kasualitatea liburu hau xake-partida baten birsorketa bezala planteiatuta egotea. Horrezaz gain, aurreko liburuaz esandakoek honetaz ere indarrean segitzen dute eta ez du beraz gehiegi merezi luzatzeak. Ale bat lehenbailehen erosita, lasaiago ibiliko zara, agortzearen beldur gabe.

Azken kritikak

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa

Nagore Fernandez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Maialen Sobrino Lopez

Ni, laiko
Markos Zapiain

Mikel Asurmendi

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak