« Mitxelenaren euskal idazlan guztiak | Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra »
Olerkiak / Katulo (Jon Gotzon Etxebarria) / Jakintza Baitha, 1989
Katulo Dabid Zuazalde / Argia, 1989-03-05
“Jakintza Baitha”koen arteko barne-berbaldiek eman dute iadanik kalerako agerpenik. Horietako bat aurkeztera gatoz orain, Katulo poeta latinoaren 17 poema biltzen dituen liburuska alegia. “Eis ten eleuterian tes patridos” edo “Aberriaren askatasunaren aide” izeneko sailaren barruan argitaratzen da, eta barkatuko digute “Jakintza Baitha”koek sailaren izena hizki grekoetan ez traskribitzeagatik, baina gure fotokonposaketa-sistemak ez du tamainako baliabiderik. Arazo bera izan dute beraiek antza, eta horrexegatik konposaketarik gabe eta makinaz jotako orrialdeak erreproduzituz eman dute argitara. Horixe da argitalpen honen akatsik aipagarriena: itxura, klandestinitatean edota pobreziarik haundienean argitaratutako zerbaiten planta bait dauka. Baina ez gaitezen azalekoan gera, jo dezagun mamira.
Literaturzale denarentzat, liburu honek badu interes agerikorik, ezin bait da ahantzi Katulo Erroma zaharrean poeta liriko puntakoenetakoa izan zela, poema laburretan maisu. Lesbia ezizenez mozorroztu zuen emakumea izan zuen inspirazio-iturririk emankorrena, baita sentituena ere. 17 poema hauek (Katulori ezagutzen zaizkion 116etatik hautatuak) Katulo maitemindu, sentibera eta paregabearen adibide apartak dira. Itzulpen aldetik, esfortzu aipagarria egin du Jon Gotzon Etxebarriak emaitzak neurri eta puntu aldetik dezenteko koherentzia gorde dezan, nahiz eta horrek askotan itzulpen libre samarra egitera behartu.
Latinerazko ikasle denarentzat ere badu interesik, bai bait dirudi berari zuzendua dela batez ere liburuska hau. Ohar ugariz horniturik, itzultzaileak berak leku nabarmenean azpimarratu nahi izan du: “Labur direlako, latin-ikasle hasi berrientzat errazak eta politak direnak aukeratu ditut oraingoan…”. Esan bezala, latin-ikasle ez garenok ere plazerrarekin topo egiteko parada dugu bertan.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez