kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Kontakizunak / Edgar Allan Poe (Koro Navarro) / Ibaizabal, 2001

Poe-ren istorioak Javier Rojo / El Correo, 2001-07-11

Edgar Allan Poe-k ez du aurkezpen handirik behar. Ipar Amerikako idazle honen bizitza urtez luzea izan ez bazen ere (1809tik 1849a arte), literaturan betirako lorratza utzi duten idazlanak egin zituen. Kontakizunak izeneko liburu honetan bere narraziorik ezagunenetariko batzuk biltzen dira, burutu zuen ildo bikoitzaren ordezkari: izumenezko istorioak eta misteriozko istorioak. Izan ere, Poe-ren literaturan bi indar, itzuraz kontrajarriak, batzen dira. Alde batetik, izuari dagokionez, literatura gotikoarekiko zorra du idazleak. Honelako istorioek (adibidez, “Usher Etxearen hondamena” edo “Putzua eta pendulua”) ohiko paisaia gotikoa erakusten dute. Elementu fantastikoen presentzia ere badago, baina elementu hauek batez ere pertsonaien psikologiaren jokaera bitxian agertzen dira, kanpoko errealitatetzat har daitekeen horretan bainoago. Hauen ondoan misteriozko istorioak daude. Hauetan, ikertzaile baten buru arrazionalistak misterioaren korapiloa askatu nahi du, indar deduktibo hutsei esker (“Marie Rogeten misterioa”, adibidez). Egia da gaur egungo irakurleak ez direla honelako istorioekin gehiegi ikaratzen, baina dudaezina da idazle honen trebezia miresgarria psikologia gaixoti baten gorabeherak islatzeko.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak