« Harginaren eskua | Ispilu jokoak »
Vanpiroa / John W. Polidori (Luigi Anselmi) / Erein, 1993
Vanpiroak Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-05-23
Amaitutzat emateko joera badago ere, geratzen zaizkion zazpi urteetan izugarrikeria itzelak ikustaraziko dizkigula ematen duen mende honek, Kristoren osteko hogeigarrena berau, izugarrikeria izan du irudigintzarako iturri nagusiena, hala literaturan nola zinemagintzan. Kanpoko edozein begiralek esan lezakeenez, gure mendekideak gozamenaren goi-zerura igotzen izan dira areto ilunetan proiektaturiko munstroen ibileren testigu izanik. Munstroon artean baten batek edozertarako aitzakiarik eskaini izan badu, vanpiroak eskaini izan du halakorik.
Sarrera luzetxo honen helburua ez da besterik “Vanpiroa” izeneko liburuaren aurkezpena egitea baino zeren eta liburu horretan, Erein argitaletxeak Bartleby izeneko bilduma argitaratu duena bera, sarrerako lehen hitzak Francis Ford Coppola jainkoaren azken Drakula aipatuz zabaltzen diren. Vanpiroak! Francisek —barkatu ahal dit halako zuzentasunez esatea bere izena— eskaini digun “Drakula” azken artelan horren ostean zail dateke vanpiroen istorioen hastapenetako errelatoak irakurtzeari ekiteko motiborik izatea. Bada halakorik, hala ere.
Luigi Anselmik eskaini digun “Vanpiroak” honetan dauden ipuin biek, John W. Polidorirena lehena, Lord Byron harena bestea, literaturaren balio ordezkaezinaz gogoetan hasteko abagadunea zabaldu didate.
Ene gogoetan ondorioa —Francisen barkamenaren ostean irakurleena ere etorriko zaidalakoan, plural maiestatikoa arbuiatu eta neure buruaz mintzatzearren eskatua bera—, diot, zera izan da, irudi idatziak dira ioga maisuek erakusten omen dituzten ariketa horietarikoren bat bezala, hau da, nondik eta nola arnasa hartzen dugunaz ohartzea. Gero tabakoari haize ematea atsegin izan arren. Bada, bai Coppola, bai Polidori eta Lord Byron, gu geu ere vanpiroak baikara.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez