« Galdera morala | Vanpiroak »
Girovago / Joseba Urizar / Eusko Jaurlaritza, 1993
Harginaren eskua Edorta Jimenez / Euskaldunon Egunkaria, 1993-05-16
Olerkigintza omen da literatur generoen artean ulertzen gaitzen egiten dena. Nik nire aldetik, zail egin, ulertzea bera barik, olerkiaren barruan sartzea egiten dela uste dut. Bada, asteon hona ekarri dudan “Girovago” liburu honetan ere giroan sartzean ala ez sartzean datza gakoa. Barruan sartzen denari liburu eder, bitxi eta iradokor baten aurrean dagoela begitanduko zaio, neuri egin zaidan bezala.
Joseba Urizar Irazabalek “Girovago” izeneko hau zehatz eta doitasunez landuriko artefaktuz —zer besterik da poema?— bete du. Nekatu egin du Urizarrek eskua, hargin jeloskorraren pare, hemengo bakoitza lantzen, zeren poemarik gehienak laburrak izanik ere, zenbatetan ez ote dituen ikutu eta berrikutu antzematen baitzaie. Poema laburrago, egin beharreko lana ere gaitzago, halaxe izaten da askotan.
Bestelako lanik ere hartu du Joseba Urizarrek “Girovago” honetan, alegia, poemen erritmoa ikaragarri zaindu du, horretan musika barne muinetatik dariela esan baitezaket. Musika, izan ere, erritmoen dekodifikatzea ere badelarik, desmihiztatu egin ditu bere hizkerazko osagarriak olerki batzuetan, motorraren ederra erakusteko piezak eskuetan banan banan hartzen dituen mekanikoaren eran. Piezetan distirant isladaturik, irudikapenetan bezala, lehenago izan diren poeten eta egilearen oinek ikutu dituzten herrietako argi-isladak ageri dira liburuko poemetan, gazteleraz, latinez, italianoz…, Joseba Urizarri hitz-jarioa, besteoi legez, euskara ezezik erdara bat edo bestez ere baitatorkio. Bekatu larriegia ote?
Ostera, liburu askoren penitentzia izaten den Instituzio Publikoren batek argitaratzea honi ere suertatu zaiolarik, irakurlea bera saiatu beharko nola edo hala bilatzen.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi