« Idazlan guztiak | Eleberri beltza »
Piztiak / Miguel Torga (Bego Montorio) / Alberdania, 1997
Abereen mundua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-12-06
Aski ezaguna dugu Miguel Torga portugaldarra, haren bizitzari buruzko datuak eta xehetasunak hemen ematen hasteko. Literaturaren arlo guztiak ukitu zituen, esaten den bezala: saiakera, antzerkia, nobela, autobiografia, narrazioa eta poesia. Izena, ospea eta ezagutza nobelak eman badizkio ere (A criacao do mundo, da Torgaren libururik ezagunena eta, askoren ustez, indartsuena), ez dugu ahaztu behar Miguel Torga poeta izan zela. 1928tik 1965era hamabost poesia-liburu argitaratuak zituen. Ez da gutxi.
“Piztiak”, dena dela, ez da poesia-liburua. Hala ere, poesia asko dago bere barruan gorderik: poliki-poliki zabaldua, soroan gari-hazia zabaltzen den bezala esango nuke. Izenak berak adierazten duen bezala (Bichos, jatorrizkoan), piztiak dira liburuko pertsonaiak, baina ez gaitezen engaina, ez dira fabuletako abereak, mozorroak alegia. Pertsonaiak dira, gizon-emakumeak pertsonaiak izan daitezkeen modura. Miguel Torgak aberen istorioak kontatzen ditu, abereen ekintzak, pentsamentuak, bere horretan utzirik, abereenak balira bezala, ez gizon-emakumeenak.
Aipagarria da Torgaren estiloa: urduria, elektrikoa, ez da batere lasaia. Piztiak batetik bestera dabiltza Torgaren ipuinetan, ez dago bat bera ere eseririk edo etzanik, hiltzeko zorian edo bezperan ez bada. Mugimendua maite zuen nonbait Torgak. Eta estiloa ere halakoxea: ibiltaria, zehatz eta motz esateko. Bego Montoriok ondo jaso du estilo hori liburua euskaratu duenean, eesan beharra dago. Torgaren bizitzan arakatzen hasiz gero, horretaz konturatuko gara, bera ere bihurri samarra izan zela, eta ez zuela bizitza erosoa eraman. Ibilian etortzen omen zitzaizkion ideiak. Berak esandakoa da, ez naiz asmatzen ari, liburuan ageri diren mendietan barrena abiatu eta oinez ibiltzea omen zuen atsegin, poesiarako pentsamentuak ez ezik, liburuetarako ideiak ere halaxe sortzen baitzitzaizkion. Horretan Nietzcheren antza du. Geldi eta eseririk egonda, ez omen zitzaizkion sortzen pentsamentu biguinak baino. Hala ere alde handia dago Torgaren eta Nietzcheren artean. Torga Nietzcheren ifrentzuan zegoen: humanista izanik, Nietzchek gorroto zituen hainbat sentimentu adierazi zituen bere bizitzan, eta bere obran.
Baserri-mundua islatzen da ipunetan, izadi bortitza, gogorra. Diren bezala ageri dira piztiak: direnak, ez guk irudikatu ditugunak.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres