« Ttikiaren poeta handia | Alderdirik laiotzenean »
Emakume Demonioa / Jim Thompson (Idoia Gillenea) / Elkar, 1994
Mito amerikarra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-11-19
Emakume demonioa, edo kulto edo pedanteek femme fatale deitzen dutena, ikusi ordutik arazoak besterik ekarriko ez duen emakume irribarretsu, leun eta erakargarria. Mitoa; guri, euskaldunoi, eta Europako askori ere bai, filme amerikarrek eta idazle amerikarrek sartu digutena. Guk halakorik ez baitugu ezagutu, direla edo izan direla dakigun arren. Edo, hori amesten dugu behintzat (norainokoa izan daitekeen filmeek gugan eragiten duten erromantizismoa!), sargori egunetan, bakar-bakarrik eta ezertarako gogorik gabe gaudenean. Kaixo esango baligu, haren atzetik joango ginateke munduaren akaberaraino.
Liburu hau irakurtzeko polita da. Bat edo batek esango dit, agian, liburuak ez direla politak ez itsusiak. Baina, tira, nik esan nahi dudana besterik da, gozagarria dela itzultzailearen testua. Are gehiago, oso polita dela itzulpena, gordetzen duela Jim Thompson indar hori, eskenak lotzeko modu berezi hori eta, batez ere, esan behar duena hitz gutxirekin esateko trebezia hori. Azpimarratzekotan Jim Thompsonenean, elkarrizketak hariltzeko eta biribiltzeko duen sena azpimarratuko nuke.
Gaiari dagokionez, liburu hau ez da idazle amerikar haren unibertsotik gehiegi aldentzen. Hirikoa da giroa, nobela beltz gehienetakoa bezala, eta hor agertzen, horra ekartzen duen, protagonista, gizonezkoa bestetan bezala, idazlearen beraren ispilu da. Izenburuak berak dioenez, eta guk osatu dugun mitologiak jakinarazten digunez, irakurri hasi orduko badaki irakurleak zer gertatuko den, eta hori idazleak berak ere badakienez, sorpresak, etortzekotan, beste nonbaitetik etorriko dira. Baina ez dugu guk horretaz ezer aurreratuko. Faltarik ere!
Jim Thompsonekin, bestalde, gauza kuriosoak gertatu zian dira. Garai batean, nobela beltzaren zaleak milaka zeudenean, itzuli egin ziren gaztelerara haren libururik gehienak, salgai jarriz edizio merkeetan. Gero, beste bolada batez, ahaztura ia erabatekoa. Berriro modan jarri zen. Berriro, ahaztura. Eta orain ez dakit ezer. Euskaraz bi liburu itzuli zaizkio: 1280 Arima eta Ihesa, honako honetaz gain, noski.
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta
Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark
Irati Majuelo
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Joxe Aldasoro
Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno
Mikel Asurmendi
Erbeste
Juan Garzia
Asier Urkiza
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Maialen Sobrino Lopez
Biba gorriac!
Imanol Murua Uria
Mikel Asurmendi
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Patxi Iturregi
Terraza debekatua
Fatima Mernissi
Amaia Alvarez Uria
Poesia kaiera
Elizabeth Bishop
Irati Majuelo
Godoten esperoan
Samuel Beckett
Aritz Galarraga
Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez
Iñaki Lopez de Luzuriaga
Bazter utzietan
Karlos Linazasoro
Hasier Rekondo
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Paloma Rodriguez-Miñambres