kritiken hemeroteka

8.662 kritika

« | »

Hiru kontakizun / Mark Twain (Koro Navarro) / Elkar, 1994

Satira eta fabula Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-05-28

Hiru istorio biltzen dira liburu honetan, hirurak ironia handiz kontatuak. Aurreneko biak, “Adanen egunkariko pasarte batzuk” eta “Ebaren egunkaria” deritzanak baliogarri zaizkio Mark Twain idazleari, Bibliako mito horiei buruz, Adanen eta Ebarenari buruz, hain zuzen, barre piska bat egiteko. Hirugarren istorioa, “Edward Mills eta George Bentonen historia”, gizartearen satira dugu.

Mark Twainen idazlanik ezagunenetakoak ez dira hauek, kritikari batek baino gehiagok, seguruaski, mediokreen ifernura egotziko lituzke, eta arrazoi askoz gainera, alderatzen baditugu bederenik Huckleberri Finn, Tom Sawyer eta horrelako nobelekin, Mississipiko bizitzaren adierazle, eta bide batez esan beharra dago aipatu dugun lehen horietakoa euskaratuta dagoela eta orain dela gutxi ere kaleratu dutela Bartleby sailean idazlearen fabula zoragarri bat, Hadleyburg hiria ustelarazi zuenari buruzkoa, (eufemismoa erabiltzen badut euskarazko izenburu zehatzaz oroitzen ez naizelako da).

Mark Twaini buruz esan daiteke, esatekotan, idazle garaikideek ez zutela oso ondo ulertu haren balioa, gutxi batzuek izan ezik: William Dean Howells, Richard Kipling, esaterako. Biek ala biek azpimarratu zuten Mark Twainen eta Shakespeareren eta Cervantesen artean zegoen antza; eta haritik tiratzen hasiz gero, aipatu beharko genituzke Laurence Sterne, Defoe eta Rabelais. Kritikari gehienentzat Mark Twain idazle zakarra zen, batere ez orijinala. Honek erakusten digu kritikari guztiok hanka sartze galantak izaten ditugula; no problem beraz.

Liburu honetako istorio hauetan Mark Twainek barre egiten du galanki paradisuko lehen biztanleen bizkar. Oso prozesu bitxia segitzen du bataren eta bestearen egoera adierazteko. Mark Twain, noski, Adan eta Ebari buruz ari denean, bere garaiko Adan eta Ebari buruz ari da. Egia da ez duela emakumeari buruzko kontzeptu sublimerik; baina gizonezkoari buruz ere ez du iritzi hoberik. Eszeptikoa baitzen Mark Twain, eta eszeptikoei ez zaie soluzio handirik geratzen bizitzen jarraitu ahal izateko: edo suizidatzen dira, edo barre egiten dute gogotik inguruan dutenaren kontura.

Azken kritikak

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Asier Urkiza

Ni, laiko
Markos Zapiain

Nagore Fernandez

Zorretan
Agurtzane Intxaurraga

Maialen Sobrino Lopez

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Sakelako bihotzak
Julen Apella

Jon Agirre

Emognosia
Mitxelko Uranga

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak