kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Txirike-Parú / Sabin Irizar / Erein, 1996

Nobela bat balitz bizitza… Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-05-04

“Txirike-Parú” hitzok, Venezuelako indiarren hizkuntzan “izarren bidea” edo “izar-multzoa” esan nahi du. Hala hasten du Sabin Irizarrek (1923-1995) Venezuelako egonaldiko berri ematen duen kontaera hau. Hasieran Frantzian egon zen, gerra ondoren; eta handik, Venezuelara Amerikak egitera aldegin zuen. Garai hartan euskaldun askok hartu behar izan zuten erbesteko bidea. Askok Hegoamerikan aurkitu zuzen babes eta aberasbide. Beste batzuk, joan ziren moduan itzuli ziren, dirurik egin gabe.

Sabin Irizarren liburu hau autobiografikoa da neurri handian. Neurri handian, esan dut, ez baitago erabateko autobiografiarik egiterik, historiogilea izan ezik. Idazle-senakoari ihes egiten dizkiote hainbat eta hainbat xehetasunek, edo, bestela, kontatzen hastearekin batera errealitatea asmatzen du, fikzioa egiten, literatura, beraz.

Euskaldunek eta beste etorkin askok Venezuelan eraman zuten bizitzaren alderdi batzuk kontatu nahi ditu Xabin Irizarrek. Lehendabizi, bere buruari buruz hainbat pasadizo eta istorio; gero, ingurukoenak. Horretarako, oroimena bezalakorik ez dago, jakinik distantziak, urruntasunak batez ere, dena lausotzeko joera duela. Benetako pertsonaiak, liburuan agertzen direnak; badakigu garai eta leku zehatz batean bizi izan zirela; bakoitza, herri batekoa, pentsaera batekoa. Haien guztien argazkia dakarkigu Xabin Irizarrek, haien arteko adiskidetasunaren lekuko estimagarria izan baitzen.

Istorio asko. Entretenigarriak, gehienak. Batzuk, berez gordinak izanagatik, kontaeraren samurtasunez leunduak. Gizonezkoen istorioak, emakumezkoenak. Sexoari buruzko kontuak. (Kuriosoa, ez ditu Irizarrek isiltzen berari dagozkionean ere). Xabin Irizar, dena dela, euskaldunen artean berezi samarra zen, ez ohikoa. Irakurle porrrokatua, frantses kulturaren zalea. Bizitzak nobla baten tankera zuela sinetsi zuen. Hori nabari da liburu honetan.

Gora-behera politikoak, euskaldunen arteko bilerak, indiarrekiko harremanak, naturaren bortizkeria, bizimodua aurrera ateratzeak ematen zituen lanak, nekea… Hori da, laburbilduz, liburu honek esaten duena. Idazkera gozoaa du Xabin irizarrek, landuegia ez den arren, ederra bere apaltasunean, bizia bainoago bizkorra. Dokumento interesgarriaz gainera, testu oparoa. Kontalari fina da Xabin Irizar.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak