« “Memory dump” aitzaki | Barregarria eta zoroa »
Antologia / Joan Salvat-Papasseit (Koldo Izagirre) / Pamiela, 1995
Joan Salvat-Papasseit Javier Rojo / El Correo, 1996-05-09
Joan Salvat-Papasseit mende honen hasierako poeta katalana dugu. Bartzelonan jaio zen 1894.ean eta bertan hil zen 1924.ean. Autodidakta izan omen zen eta ogibide desberdinetan aritu behar izan zuen. Ikuspegi anarkista batetik egindako kritika sozialeko artikuloak idazten hasi zen, gazteleraz estrainekoak. Bere lehenengo poema-liburuak (Poemes en ondes hertzianes, 1919, eta L’irradiador del port i les gavines, 1921) abangoardiaren (kubismo eta makinismoaren) ildoetatik mugitzen ziren, izenburuek berek isladatzen dutenez. Abangoardia hauen eraginpean kaligramak ere idatzi zituen. 1922.etik aurrera aldatuko zituen poesia egiteko moldeak. Abangoardiako joera horiek alde batera utzi eta poesia abertzalea (Les conspiracions, 1922) egiten hasi zen. Formen aldetik ere, bere poesiak aldaketak jasango zituen, klasikoago eta herrikoiago bihurtuko baitzen. Hurrengo liburuetan intimismorako joera areagotu egin zen: eguneroko errealitatea, amodioa edota adoleszentziaren oroitzapenak erabiliko zituen poesia egiteko gai bezala. Orain, gure artean nahiko ezezaguna izan den idazle honen lan batzuk irakurri ahal ditugu Koldo Izagirrek prestatutako edizio elebidun (katalanera-euskara) honekin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi