kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Zorotariko euskal hiztegia / Joxean Sagastizabal / Alberdania, 1996

Barregarria eta zoroa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-05-11

Ez dut uste euskal irakurlegoaren munduan (baldin eta mundu bat osatuko balute) inor Joxean Sagastizabal nor den oraindik ezagutu gabe dagoenik. Kutsidazu bidea, Ixabel liburuak euskal marka guztiak hautsiko omen ditu. Egileari umoregile sona eman ere bai, liburu horrek. Gustura eta plazerez irakurri dutenek, oraingo hau ere halaxe irakurriko dute plazerez eta gustura, baina esan beharra dago hura eta hau bi direla, ezberdinak alegia.

Niri, behintzat, zaila egiten zait liburuaren nondik-norakoa azaltzen. Izenburuak berak ematen digun gaztiguari (ez zigorrari) erreparatuz gero, normal-normal horietarikoa ere ez dela jakingo dugu, edo jakitera iritsiko gara. Zorotariko euskal hiztegia azaltzen zaigu begien aurrean. Zoroentzat ote hiztegia? Zoroei buruzkoa akaso? Ez, ez eta ez. Hitz bat kraskatuz eta puskatuz, luzatuz edo laburtuz, desitxuratuz lortzen den efektua bilatu nahian egindako hiztegia. Adibidea. Zer da triziklopea, lagunok? Hauxe: hiru gurpil eta begi bakarra dituen ibilgailua.

Liburuak Joxerra Gartziaren hitzak dakartza sarrera moduan. Lagunak idatzitakoa taxuzkoa eta zentzuzkoa iruditzen zaidanez, hona hemen bertatik lapurtutako zati bat, argigarri izango delakoan: “Aldez edo moldez, hitz jokoak dira hiztegi honen funtsa eta mamia. Batzuetan, gehienetan, hitz jokoak hits jolas huts dira”. Joxerra Gartziak berak adierazten du sarrerako horretan zenbat eta zeren arabera saialka daitezkeen horko hitzak.

Jolaseko gogo galanta darabil Joxean Sagastizabelek. Batzuetan horren eragina bat-batean somatzen da. Barrez algaraka hasten gara, aho arkuak hausteko zorian. Hitzen esanahia garbi geratzen zaigunean buruan, eta jokoaren arauak ulertzen ditugunean (Kilkirk Douglas, Bart Lancaster…) Hitz batzuk, ordea, konplikatu samarrak gertatzen dita hala tupustean ulertzeko, jakinduria maila dezentekoa eskatzen baitute. Esaterako: Zer da Neulitikoa? Azalpena hauxe: Zomorro ezagun baten urrezko aroa. Beste batzuetan euskara eta erdara biak nahasten ditu hitz bakarra sortzeko. Zenbait jenderentzat oztopo ere izan daiteke prozedura hori. Horrelakoak ez dira asko.

Txistea, hitz jokoa eta poesia (hori ere bai) konpainia onean daude liburuan Sorpresa handiak, gozoak eta batez ere irribarretsuak ematen ditu, gainera. Hobe poliki-poliki irakurtzea, azkar eta hitzak irentsi beharrean baino. Horixe.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak