« Historia atsegina | Harrien musika »
H. dossierra / Ismail Kadare (Juan Mari Arzallus / Antton Olano) / Ibaizabal, 1998
Epopeia albaniarra Javier Rojo / El Correo, 1999-01-27
Ismail Kadare Albaniako idazlea da; hortaz, niri dagokidanez behintzat, literatura zeharo ezezagun baten ordezkaria. Gauzak horrela, jakinmina izan dut bidelagun liburu honen irakurketan. H. dossierra-n idazleak kontatzen du nola irlandar batzuk epopeiaren aztarnen bila joaten diren Albaniara, Homerori buruzko lan bat egiteko asmoz. Anekdota horrek aukera ematen dio idazleari bere herri bereziaz hitz egiteko. Serbiarren eta albaniarren arteko gatazkaz mintzatuko zaigu. Albanian zegoen susmo-giroa ere agertuko zaigu. Horrelako giroan agintariek dena dute susmagai eta espioi gixajo batzuk ikusiko ditugu hemendik eta handik ikerketa bitxienak egiten irlandarren asmo izkutuak jakin nahirik. Bizitza tradizionalaren eta mundu modernoaren kontrajarpena ere ikusiko dugu nobelan. Izan ere, gertaerak 1935. urte aldera datatu ahal badira ere, irakurleak ahalegin handiak egin behar ditu XIX. mendean ez dagoela pentsatzeko. Noizean behingo aipamenek (autoa, telefonoa edo magnetofoia) gogoratuko diote noiz gertatzen diren han kontatzen direnak. Hau guztia islatzeko, idazleak trajikomediaren tonua aukeratu du, hau da, umore mingotsarena, eta ondorioz nobela interesgarria eta aberatsa, ñabardura ugariz jantzia sortzea lortu du.
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Asier Urkiza
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Nagore Fernandez
Bisita
Mikel Pagadi
Jon Jimenez
Hamlet
William Shakespeare
Aritz Galarraga
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Hasier Rekondo
Feminismo zuriaren aurka
Rafia Zakaria
Jon Martin-Etxebeste
Dimisioa
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Hetero
Uxue Alberdi
Irati Majuelo
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Amaia Alvarez Uria
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Patxi Larrion
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro