« Ezinaren epifania | Ke-egile »
Artistakume baten erretratua / Dylan Thomas (Koro Navarro) / Alberdania, 1999
Gazte garaiak Javier Rojo / El Correo, 2000-05-31
Artistakume baten erretratua-n Dylan Thomas-ek (1914-1953) autobiografikoak diruditen hainbat istorio biltzen ditu. Kontakizunotan irakurleak ikusiko du nola geroan idazlea izango zena haurtzarotik gaztarora igarotzen den, fantasiatik errealitatera doan bidean zehar jakintzarako ibilaldian murgilduta balego bezala. Idazle galestarrak haurtzaroan ezagutu zuen inguru batean, gaztearen fantasia eta irudimena txertatzen ditu, malenkoniaz eta, behin baino gehiago, umoreaz ere betetako istorioak sortuz. Gauzak honela, poetaren barne-mundua eta ingurua kontrajarrita agertzen dira. Dena dela, gaztaroa gogoratzean idazlea atzera begira jartzen da eta oroimenaren langintza hau ezin buru daiteke errealitatea nolabait edertu gabe: nolanahikoak ere baitziren gazte garaiak, idazle helduaren ikuspuntuan zoriontsuak dirudite, gaztea zelarik horretaz ohartzeko gai ez bazen ere. Narrazioz narrazio protagonistaren nortasuna garatzen ikusten dugu, irudimenaren eta fantasiaren ostean idealismoa agertzen delarik, horrek ere kale egiten duela konturatu arte. Izan ere galtzaileen mundu batean idealismoak toki txikia du. Laburbilduta: helduarorako bidea era miresgarri batean kontatzen duten narrazio bikainak dira liburu honetakoak.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi